Maurizio Pollini
Maurizio Pollini (Milan, Italia, 1942ko urtarrilaren 5a – ibidem 2024ko martxoaren 23a) piano-jotzailea izan zen.
Maurizio Pollini | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Milan, 1942ko urtarrilaren 5a |
Herrialdea | Italia |
Lehen hizkuntza | italiera |
Heriotza | Milan, 2024ko martxoaren 23a (82 urte) |
Familia | |
Aita | Gino Pollini |
Ama | Renata Melotti |
Hezkuntza | |
Heziketa | Milango Unibertsitatea Milan Conservatory (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Carlo Vidusso (en) Arturo Benedetti Michelangeli |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea, orkestra zuzendaria, musikagilea, musikaria eta concertinoa |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Erroma |
Enplegatzailea(k) | Accademia Nazionale di Santa Cecilia (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | Deutsche Grammophon (en) |
Bizitza
Bederatzi urte zituela egin zuen debuta, eta hamabost urte zituenerako ospetsua zen Italian, Chopinen estudioez egindako interpretazioak prentsan eragindako mirespenari esker, batez ere. 1959an, Milango Kontserbatorioaren titulua eskuratu zuen. Hurrengo urtean, Chopin Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen Varsovian; lehiaketa hartako interpreterik gazteena zen. Harrezkero, Arturo Benedetti Michelangeli italiarrarekin ikasi zuen, eta hainbat kontzertu eman zituen mundu guztian zehar[1].
Oso errepertorio zabala zuen, Bachen lanez gainera, Boulezenetara, Chopin, Bartók, Schubert, Prokófiev eta Schönbergenak interpretatu zituen. 1982az gero, zuzendari sinfoniko eta operako zuzendari gisa ere lan egin zuen. Pollinik oso estilo berezia erakutsi zuen, eta zorroztasun intelektual handiko piano-jotzailea izan zen. Hori dela eta, musikatik urrun dagoela irudi lezake tarteka, baina goraipagarria da interpretazioetan erakusten zuen garbitasuna.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Jean-Pierre Thiollet, 88 notes pour piano solo, "Solo nec plus ultra", Neva Editions, 2015, p.50. ISBN 978 2 3505 5192 0.