Maurits Coppieters
Maurits Coppieters (Sint-Niklaas, 1920-Deinze, 2005) politikari flandriarra izan zen, Belgikako zein Europako Parlamentuetako kide izandakoa. Era berean, Volksunie alderdi abertzale flandriarraren politikari nabarmenduenetariko bat izan zen, eta Vlaamse Volksbeweging (VVB) herri-mugimenduaren sortzailetako bat ere.
Maurits Coppieters | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1979ko uztailaren 17a - 1981eko otsailaren 11 - Jaak Vandemeulebroucke → Barrutia: Dutch-speaking electoral college (en) Hautetsia: 1979ko Europako Parlamenturako hauteskundea
1977ko ekainaren 14a - 1979ko apirilaren 24a ← Jan Bascour - Rik Boel (en) →
| |||||||||||
Bizitza | |||||||||||
Jaiotza | Sint-Niklaas, 1920ko maiatzaren 14a | ||||||||||
Herrialdea | Flandria | ||||||||||
Heriotza | Deinze, 2005eko azaroaren 11 (85 urte) | ||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||
Heziketa | Ganteko Unibertsitatea | ||||||||||
Jarduerak | |||||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||||
Lantokia(k) | Estrasburgo eta Brusela | ||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||
Alderdi politikoa | Volksunie |
Historia eta Zuzenbidea ikasi zituen Ganteko unibertsitatean, eta II. Mundu Gerra amaitutakoan Flandriako eskubide nazionalen aldeko borrokan murgildu zen. Vlaamse Volksbeweging mugimenduaren lehendakaria izan zen 1957tik 1963ra arte.
Bere ibilbide politiko luzean Coppieters saiatu zen Flandriako abertzaletasunari ildo progresista bat ematen, eta Europako estaturik gabeko Herri guztien eskubide nazionalen defendatzaile sutsua bihurtu zen. Horrek 1981ean eraman zuen, beste europarlamentari abertzaleekin batera, Europako Aliantza Askea taldea sortzera.
Bere omenez Maurits Coppieters Fundazioa sortu zen 2007an, Europako aniztasun linguistiko eta kulturalaren eta Herri eta pertsonen eskubide indibidual zein kolektiboen alde lan egiten duena.