Maurice Tourneur
Maurice Tourneur (Paris, 1876ko otsailaren 2a - 1961eko abuztuaren 4) frantses zinemagilea izan zen. Zinemaren aitzindarietako bat izan zen.
Maurice Tourneur | |
---|---|
![]() (1919) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maurice Félix Thomas |
Jaiotza | Paris, 1876ko otsailaren 2a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Paris, 1961eko abuztuaren 4a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria Grave of Tourneur (en) ![]() |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Louise Lagrange (en) ![]() |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Lycée Condorcet (en) ![]() |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Frantzia |
Jasotako sariak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
![](../I/Maurice_Tourneur_1920.jpg.webp)
Maurice Tourneur (1920)
Frantzian hasi zen filmak egiten. 1914an Estatu Batuetara joan zen, eta han egin zituen filmik onenak. Zinema ahostunaren hastapenetan Frantziara itzuli zen, eta han jardun zuen hil zen arte. Tourneurren berrogeita hamar bat film mutu galdu dira. Haren film batzuk: Woman (1918, Emakumea), Treasure Island (1920, Altxor-uhartea), The Last of the Mohicans (1921, Azken mohikanoa), Lorna Doone (1922), The Isle of Lost Ships (1923, Itsasontzi galduen uhartea), L´équipage (1928), Le patriote (1938), Volpone (1940).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.