Maurice Ravel

Joseph Maurice Ravel (San Estebania, Ziburu, Lapurdi, 1875eko martxoaren 7aParis, Frantzia, 1937ko abenduaren 28a) musikagilea eta piano jotzailea izan zen. Musikagile oparoa izan zen; orkestrarako musikagintzan iaioa bazen ere, lehenbizi pianorako lan ugari idatzi zituen. Bolero da haren lanik ezagunena mundu osoan.

Maurice Ravel

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJoseph Maurice Ravel
JaiotzaZiburu, 1875eko martxoaren 7a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaParis, 1937ko abenduaren 28a (62 urte)
Hobiratze lekuaLevallois-Perret Cemetery (en) Itzuli
Heriotza modua: nahasmendu neurologikoa
Familia
AitaPierre-Joseph Ravel
AmaMarie Ravel
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Leinuafamille Ravel (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Irakaslea(k)Gabriel Fauré
Charles-Wilfrid de Bériot (en) Itzuli
André Gedalge (en) Itzuli
Emile Pessard (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakorkestra zuzendaria, piano-jotzailea eta musikagilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Swedish Academy of Music (en) Itzuli
Société musicale indépendante (en) Itzuli
MugimenduaInpresionismoa musikana
Genero artistikoaopera
musika klasikoa
Inpresionismoa musikana
Musika instrumentuapianoa
fortepiano (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IMDB: nm0712315 IBDB: 107172
Spotify: 17hR0sYHpx7VYTMRfFUOmY iTunes: 11636 Last fm: Maurice+Ravel Musicbrainz: 6fdd3b3e-1ea6-4da9-8d6f-8f8de01c133a Songkick: 279425 Discogs: 216140 IMSLP: Category:Ravel,_Maurice Allmusic: mn0000932757 Find a Grave: 4401 Edit the value on Wikidata

Bizitza

1889. urtean Parisko kontserbatorioan sartu zen, eta Charles de Bériot, Émile Pessard, André Gedalge eta Gabriel Faurérekin egin zituen musika ikasketak. 1893an, Erik Satie ezagutu zuen, eta haren musikaren eragina izan zuen. Musika idazteko zuen estilo berezia zela eta, arazoak izan zituen kontserbatorioan Erromako saria irabazteko, eta 1905. urtean kontserbatorioa utzi behar izan zuen.

1920tik aurrera Montfort-l'Amauryn bizi izan zen. 1928. urtean lau hilabeteko bidaia egin zuen Estatu Batuetan eta Kanadan zehar, eta urte berean Ingalaterran egon zen, Oxfordeko Unibertsitateko ohorezko doktore titulua jasotzeko. 1933. urtetik aurrera, bost urte eman zituen ondoezik buruko gaixotasun baten ondorioz, eta ebakuntza baten ondoren hil zen.

Euskal Herriari atxikia

Nazioartean ospea lortu zuen musikagile honek sarritan adierazi zuen jaioterriaren gaineko lotura. Zenbait adibide aipatzearren:

  • Euskalduna den gauza orotan bada musika pittin bat...Ea Euskal Herrian maite dudan? Esango nuke Euskal Herria baino ez dudala maite.[1]
  • (Aita Donostiari buruz) Aberkidea dut; jakingo duzunez, guk euskal herritarrok bi aberri ditugu.[2]

Lan nagusiak

  • Sérénade grotesque (1892-1893)
  • Menuet antique (1895)
  • Habanera pour deux pianos (1895)
  • Valse en ré majeur pour piano (1898)
  • Pavane pour une infante défunte (1899)
  • Ouverture Schéhérazade (1899)
  • Fugue en ré majeur (1900)
  • Jeux d'eau pour piano en mi majeur (1901)
  • Quatuor en fa majeur pour cordes (1902-1903)
  • Shéhérazade (1903)
  • Miroirs (1904)
  • Introduction et allegro pour harpe, flûte, clarinette et quatuor (1905)
  • Une barque sur l'océan (1906)
  • Rhapsodie espagnole (orchestre) (1907)
  • Gaspard de la nuit (1908)
  • Daphnis et Chloé (ballet) (1909-1912)
  • Ma Mère l'Oye (ballet) (1908-1910)
  • Valses nobles et sentimentales (1911)
  • Le Tombeau de Couperin (1914)
  • Trio en la mineur (1914)
  • Alborada del gracioso (1919)
  • La valse (1920)
  • Sonate pour violon et violoncelle(1920)
  • L'enfant et les sortilèges (1919-1925)
  • Berceuse sur le nom de Fauré (1922)
  • Chansons Madécasses (1922)
  • Tzigane (1924)
  • Sonate pour violon et piano (1927)
  • Boléro (1928)
  • Concerto en ré majeur pour la main gauche (1929-1930)
  • Concerto en sol majeur (1931-1932)

Erreferentziak

  1. La Gazette de Biarritz, 1929ko irailaren 11.
  2. 1920ko maiatzean esana; Txomin Laxalt, Brèves de Pays basque 2008ko liburuko 79.or.

Kanpo estekak

  • Joseba Aurkenerena: Maurice Ravel, Ziburuko musikagile handia
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.