Maurice Pialat
Maurice Pialat (Cunlhat, 1925eko abuztuaren 31 - Paris, 2003ko urtarrilaren 11) frantses zinema-zuzendari eta gidoigilea izan zen. Haren lehen film laburrek sari garrantzitsuak jaso zituzten. L'Enfance Nue (1969, Haurtzaro biluzia), aktore ez-profesionalekin eginiko bere lehen film luzeak, oso harrera ona izan zuen. Telebistan ere jardun zuen. Pialaten beste filmen artean, Louloun (1980) Isabelle Huppert eta Gérard Depardieurekin, eta Sous le soleil de Satan (1987, Satanen eguzkipean, Cannesko lehen saria) dira aipagarri.
Maurice Pialat | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maurice Roland Pialat |
Jaiotza | Cunlhat, 1925eko abuztuaren 31 |
Herrialdea | Frantzia |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Parisko 6. barrutia, 2003ko urtarrilaren 11 (77 urte) |
Hobiratze lekua | Montparnasseko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Arlette Langmann (1968 - Sylvie Pialat (1982 - 2003ko urtarrilaren 11) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, telebista zuzendaria, zinema aktorea, margolaria eta errealizadorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Filmografia
- L'Enfance Nue (1968)
- La maison des bois (telesaila) (1971)
- Nous ne vieillirons pas ensemble (1972)
- La Gueule ouverte (1974)
- Passe ton bac d'abord (1979)
- Loulou (1980)
- À nos amours (1983)
- Police (1985)
- Sous le soleil de Satan (1987)
- Van Gogh (1991)
- Le Garçu (1995)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.