Maurice Herzog
Maurice Herzog (Lyon, Frantzia, 1919ko urtarrilaren 15a - Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 2012ko abenduaren 13) frantziar alpinista eta politikaria izan zen. 1950eko ekainaren 3an Louis Lachenal alpinistarekin batera Himalaia mendilerroko Annapurna mendiaren gailurrera igotzea lortu zuen. Horrenbestez, zortzimilako bat igotzea lortu zuten aurreneko gizakiak izan ziren.
Bizitza
Gazterik, Bigarren Mundu gerran naziek Frantzia okupatu zutelarik, Herzog erresistentzian ari izan zen, eta adindutakoan politikan jardun zuen, bitartean Frantziako heroi nazional bilakarazi zion balentria egin zuen, 8 091 m dituen Annapurna mendira igotzea lortzean. Lachenalek eta berak mendia garaitu bazuten ere, eskuetako eta oinetako hatzak izozturik atera ziren.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.