Maurice G. Dantec
Maurice Georges Dantec (Grenoble, 1959ko ekainaren 13a - Montréal, 2016ko ekainaren 25a)[1] frantziar idazle eta musikaria izan zen, kanadar herritartasuna hartu zuena.
Maurice G. Dantec | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Maurice Georges Dantec |
Jaiotza | La Tronche eta Grenoble, 1959ko ekainaren 13a |
Herrialdea | Frantzia Kanada |
Heriotza | Montreal, 2016ko ekainaren 25a (57 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, saiakeragilea, gidoilaria eta zientzia-fikzio idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Maurice G. Dantec |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Bizitza
Ikasle garaian hainbat eleberrigile ezagutu zituen. Haietako batzuek zientzia-fikzio modernoa lantzen zuten, eta beste batzuek, nobela beltza. Dantec biak elkartzen saiatu izan zen. 1997an letren mundutik aldendu zen musikari ekiteko, eta hamabi urtez hainbat rock taldetan ibili zen. 1991n literaturara itzuli zen, eta bi urte geroago, lehen nobela, La Sirène rouge (1993, «Sirena gorria») idatzi zuen. Nobela beltz horren bidez, Dantecek Europako gobernuak kritikatzen zituen Jugoslaviako gatazkan erakutsi zuten jarreragatik. Hurrengo nobelan, Racines du mal (1995, «Gaiztakeriaren erroak»), galbidetik ihes egiteko, gizateriak gaiztakeriaren erroak suntsitu behar dituela zioen.
Idazlanak
Eleberriak
- La Sirène rouge, 1993, Paris.
- Les Racines du mal, 1995, Paris.
- Babylon Babies, 1999, Paris.
- Villa Vortex: Liber mundi 1. liburukia, 2003, Paris.
- Cosmos Incorporated, 2005, Paris.
- Grande Jonction, 2006, Paris.
- Artefact: Machines à écrire 1.0, 2007, Paris.
- Comme le fantôme d'un jazzman dans la station Mir en déroute, 2009, Paris.
- Métacortex: Liber mundi 2. liburukia, 2010, Paris.
- Satellite Sisters, 2012, Paris
- Les Résidents, 2014, Paris.
Bildumak
- Périphériques: essais et nouvelles, 2003, Paris.
- Dieu porte-t-il des lunettes noires et autres nouvelles, 2003, Paris.
Saiakerak
- Manuel de survie en territoire zéro. Le Théâtre des opérations 1: journal métaphysique et polémique, 1999, 2000, Paris.
- Laboratoire de catastrophe générale. Le Théâtre des opérations 2: journal métaphysique et polémique, 2000-2001, 2001, Paris.
- American Black Box. Le Théâtre des opérations 3: journal métaphysique et polémique, 2002-2006, 2007, Paris.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015/04/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Mort de l'écrivain Maurice G. Dantec, conteur pessimiste du futur. leparisien.fr (Noiz kontsultatua: 2016-06-28).