Maurílio Jorge Quintal de Gouveia
Maurílio Jorge Quintal de Gouveia (Funchal, 1932ko abuztuaren 5a – Gaula, 2019ko martxoaren 19a) portugaldar elizgizona izan zen.
Maurílio Jorge Quintal de Gouveia | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1981eko urriaren 17a - ← David de Sousa (en) - José Francisco Sanches Alves (en) → Elizbarrutia: Évorako artxidiozesia
1978ko martxoaren 21a - Elizbarrutia: Mitylene (en)
1973ko azaroaren 26a - Elizbarrutia: Lisboako patriarkatua
1973ko azaroaren 26a - Elizbarrutia: Sebana (en) | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotza | Funchal, 1932ko abuztuaren 5a | ||||||||
Herrialdea | Portugal | ||||||||
Heriotza | 2019ko martxoaren 19a (86 urte) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | portugesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Bizitza
Funchalen jaio zen 1932an Aires Romão Freitas Gouveia eta Matilde Maria Quintal de Gouveiaren familian[1]. Funchago elizbarrutiko apaizgaitegian ikasi zuen eta 1955eko ekainaren 4an apaiztu zen[2]. 22 urte zituela, Erromara joan zen ikasketak jarraitzeko[1]. Madeirara itzulita, apaizgaitegian irakasten zuen, non errektoreordea izan zen. 1974ko urtarrilaren 13an apezpiku ordenatu zuten. «In veritate et caritate unitas» leloa hautatu zuen[2].
1978ko martxoaren 22an, Sabionako apezpiku titular, Mitileneko artzapezpiku titular eta Lisboako patriarkaren bikario nagusi izendatu zuten[2]. Kargu hori izan zuen 1981eko irailaren 8ra arte, Joan Paulo II.a aita santuak Évorako artzapezpiku izendatu zuen arte. 2007an, 75 urte bete zituenean, dimisioa aurkeztu zion Benedikto XVI.a aita santuari[3].
2019ko martxoaren 19an hil zen Gaulan[1], eta Évorako Artzapezpikuen Panteoian ehortzi zuten[4].
Lanak
- Servir por Amor (2004)
- Concílio, Diocese e Evangelização (2005)
- Ser Cristão Hoje (2011)
- O Eremitério Maria Serena (2011)
- Cristãos Exemplares (2014)
- Uma Comunidade de Cristãos – A Paróquia na Missão da Igreja (2015)
- Magnificat (2017)
- Eu sou o Pão da Vida (2018)
- Rumo ao Céu (2018)
Erreferentziak
- (Portugesez) «Igreja/Portugal: Faleceu D. Maurílio de Gouveia, arcebispo emérito de Évora» Ecclesia 2019-03-19 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-01-22) (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
- (Ingelesez) «Archbishop Maurílio Jorge Quintal de Gouveia» GCatholic jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-06-25) (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
- (Italieraz) «Rinuncia dell'arcivescovo di Évora (Portogallo) e nomina del successore» Sala Stampa della Santa Sede 2008-01-08 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-12-21) (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).
- (Portugesez) «Celebrações fúnebres de D. Maurílio de Gouveia começaram na Sé Catedral de Évora» Diário de Notícias 2019-03-21 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-03-27) (Noiz kontsultatua: 2023-11-27).