Mauka Gorri
Mauka Gorri, jatorrizko izena La-choy Ko-kun-nost (gaztelaniaz: Mangas Coloradas; ingelesez: Red Sleeves; c. 1790 - 1863ko urtarrilaren 18a) edota Dasoda-hae (Hortxe Eseria) apatxe herriko txihende (euskaraz gorrizkoak) taldeko kide eta buruzagi bat izan zen.
Mauka Gorri | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mexiko Berria, 1792 | ||
Heriotza | Hurley (Mexiko Berria), 1863ko urtarrilaren 18a (70/71 urte) | ||
Hobiratze lekua | Mangas Cemetery (en) ![]() | ||
Heriotza modua | giza hilketa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | tribu-buruzagia | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Apatxe gerrak | ||
![]() ![]() |
Cochise eta Victorio buruzagien senidea izan zen.
Mauka Gorri Apatxe herriko talde ezberdinen arteko konfederazio bat sortzen saiatu zen, beste amerindiar herri batzuekin ere aliantzak lortuz. Herrien arteko adiskidetasun loturak sortzeko bere alabak beste herrietako buruzagiekin ezkonduarazi zituen. Cochise txirikahua txokonen herriko buruzagiarekin modu horretan adiskidetu zen, eta aliantza honek gehien iraun zuen.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.