Maud Mannoni
Maud van der Spoel Mannoni (Kortrijk, 1923ko urriaren 23a - Paris, 1998ko martxoaren 15a) herbeheretar jatorriko frantses psikoanalista izan zen.
Maud Mannoni | |||
---|---|---|---|
1994 - 1998 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Magdalena Margaretha Gustaaf Maria Van Der Spoel | ||
Jaiotza | Kortrijk, 1923ko urriaren 22a | ||
Herrialdea | Belgika Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Boulogne-Billancourt, 1998ko martxoaren 15a (74 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Octave Mannoni (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Bruselako Unibertsitate Askea | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | psikoanalista, saiakeragilea eta kriminologoa | ||
Enplegatzailea(k) | Hôpital Armand-Trousseau (en) | ||
Kidetza | École Freudienne de Paris Espace analytique (en) Nazioarteko Psikoanalitika Elkartea |
Françoise Doltoren analista eta laguntzaile izan zen Trousseau ospitalean (1949). 1950ean, Jacques Lacan ezagutu zuen. 1969an, Bonneuil-sur-Marneko Eskola Esperimentala sortu zuen, B. Bettelheimek Estatu Batuetan sortu zuen eskola ortogenikoan oinarritua, eta elkarte horretako formazio- eta ikerketa-zentroa ere antolatu zuen. Lan ugari idatzi zituen: l´Enfant arriéré et sa mère (1964, Ume atzeratua eta bere ama); le Premier Rendez-vous avec le psychanalyste (1965, Lehenengo hitzordua psikoanalistarekin); l´Enfant, sa «maladie» et les autres (1967, Haurra, bere «eritasuna» eta besteak); le Psychiatre, son «fou» et la psychanalyse (1970, Psikiatra, bere «eroa» eta psikoanalisia); Amour, haine, séparation (1993, Maitasuna, gorrotoa, bereizketa); les Mots ont un poids. Ils sont vivants (1995, Hitzek pisua dute. Bizidunak dira).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.