Matxitxakoko itsas gudua

Matxitxakoko itsas gudua 1937. urteko martxoaren 5ean, Bizkaiko Matxitxako lurmuturraren aurrean gertatu zen itsaso-borrokari deritzo. Espainiako Gerra Zibil garaian izan zen, Errepublikaren alde ari zen Eusko Itsas Gudarostearen itsas armada eta frankisten alde borrokatzen ari zen Canarias gurutzaontziaren artean.

Artikulu hau 1937ko itsas guduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Matxitxako (argipena)».
Matxitxakoko itsas gudua
Gerra Zibila
Data1937ko martxoaren 5a
LekuaMatxitxako lurmuturraren aurrean
 Euskal Herria
Koordenatuak43°52′26″N 2°44′18″W
EmaitzaFrankisten garaipena
Gudulariak
Espainiako Itsas Armada Eusko Itsas Gudarostea
Buruzagiak
Salvador Moreno Alejo Bilbao
Manuel Galdos
Francisco Elortegi
Enrique Moreno
Indarra
Canarias gurutzaontzia "Bou Bizkaya",
"Bou Gipuzkoa",
"Bou Donostia"
"Bou Nabarra"
Galerak
Hildako 1 eta zauritu 1 "Bou Nabarra" eta 35 marinel

1937ko martxoaren 5ean, Galdames merkatal ontzia Bilborantz zihoan, 173 bidaiari gainean zeramatzala. Matxitxako parean, errefuxiatu eta politiko errepublikar ugari zeuden ontzi hark Canarias ontziarekin egin zuen topo. Galdames babesteko inguruan zeuden bou euskaldunek Canarias-i egin zioten aurre. Canarias-ek bou haietako bat, Nabarra, hondoratu zuen eta beste bi matxuratu.

Gertakari

Aurretiko

Martxoaren 4an Bizkaya, Gipuzkoa, Donostia eta Nabarra bou armatuak Baionatik irten ziren Galdames ontziko gutunak, bidaiariak, makineria eta Eusko Jaurlaritzarentzat ziren nikelezko 500 tona txanpon jagoteko.

Canarias gurutze-ontzi astuna Ferroldik atera zen, Salvador Moreno kapitainaren agindupean, Galdames ontzia gerarazteko xedez, errepublikarentzat hornidurak eta armak zeramatzalako.

Arerioak ikus ez zezan Galdames-ek argiak itzalirik zein irratia isilik zeramatzan. Baldintza horietan Bizkaya eta Gipuzkoa bouek aurrea hartu zioten. Martxoak 5eko egunsentian, gainontzeko ontzien bila zebiltzala, Canarias ontzi frankistarekin egin zuten topo.

Bizkayako kapitaina Alejo Bilbao zen, Nabarrakoa Enrique Moreno Plaza murtziarra eta Gipuzkoakoa Manuel Galdos.

Borroka

Canarias guda-ontzi inperialari aurre egin nahian euskal bou errepublikazalek gurutzaontzia Bizkaiko kostaruntz erakartzen saiatu ziren, bertako kanoien irismenpean jartzeko.

Bilbotik 20 milatara Canarias-ek lehenik Gipuzkoa atzeman zuen eta eraso egin zion, bouaren zubia eta branka kanoia joz eta ontzia sutuz. Gipuzkoa xumea gurutzaontziari aurre egin zion eta Canarias ukituz bertako marinel bat hil eta beste bat zauritu zituen. Gipuzkoak 5 hildako eta 12 zauritu jasan zituen eta larri kaltetu geratu zen; Portugaleterantz zuzendu zen ihes baina Canarias-ek atzetik jazartzen zuen. Galea lurmuturra eta Luzuero artean sartzea lortu zuen eta hango bateriek Canarias uxaraziz. Gipuzkoak lurrera iristea lortu zuen.

Tarte horretan, Bizkaya Bermeorantz zuzendu zen eta Yorkbrook merkatal ontziarekin egin zuen topo. Ontzi hau estoniar banderaz zihoan eta Errepublikarentzat armak zeramatzan—hori uste da baina ez dago garbi. Bizkayak Bermeoraino eskoltatu zuen.

Gainontzeko ontzitaldekidek Canariasekin aurrez aurre gertatu ziren eta honek Galdames eraso zuen, emakume bat eta 3 ume bidaiari hilik. Merkatal ontziak amore eman zuen bandera zuria jasoz eta motoreak geratuz.

Canariasek oldarraldia jarraitu zuen eta Donostia eraso zuen, hau ihesean jarri zuelarik. Bou honek Frantziara iristea lortu zuen.

Nabarra Boua

Nabarrak Canariasi aurre egin zion urperatu izan arte, ordu biz tiroka borrokan. Boua urperatzen ari zela eskifaian bizirik iraun zuten 20 salbamen txalupetan igoz ontzia uzten saiatu ziren; Enrique Moreno kapitainak eta Ambrosio Sarasola lehen ofizialak, frankisten eskuetan eror nahi ez zutenez, Nabarran geratzea erabaki zuten. Guztira 49 itsasgizonez osatutako eskifaiaz gainontzekoak borrokan hil zituzten.

Borroka-ostea

Canariastar eskifaiak bizirik irten ziren gudariak erreskatatu zituen eta hauek ustez jasango zuten etsaigo eta tratu txarren ordez mediku laguntza jaso zuten. Hilabete batzuk geroago, Franco bera zauska zuen borrokan Nabarrako gudariek erakutsitako ausardiaz zirraratuta, gurutzaontziko agintari Salvador Morenok (etorkizun frankista almirante) eta kapitain Manuel Calderónek 1936ko abenduan errepublikazalek atzipetutako Virgen del Carmen bou armatuko eskifaiko biregain eginiko tiroketaren mendekuz guda kontseiluan euskal marinelei ezarri zitzaien heriotza-zigorraren aurka Franco aurrean bitartekaritza egin eta indultua lortuz askatasun eslei zitzaiela erdiets zuten.

Canariasek Galdames Pasaiara eraman zuen. Bidaiarietako batek urera jauzi egin baina tiroz hil zuten. Ontzian zeuden bidaiari eta eskifaiak zigor gogor jasan zituzten eta haietako batzuk fusilatu izan ziren. Ezagunetako bat Manuel Carrasco Formiguera izan zen, Eusko Jaurlaritzan Kataluniako Generalitateko ordezkari. "Visca Catalunya lliure!" (Gora Katalunia jare!) aldarrikatzen hil zuten.

Bizirik irten ziren Nabarrako 20 marinelak epaimahai militar batek epaitu zituen eta heriotza-zigorra jaso zuten “matxinadan laguntzeagatik”. Haatik, Canarias ontziko komandanteak eta tiro-zuzendariak haien alde egin zuten Francoren aurrean, 20 marinel horiek indultatuta geratzea lortu arte, borroka gogorrean erakutsitako adorea aitortzeko. Hilabete gutxiren buruan, 1938ko azaroaren 30ean, 20ak libre geratu ziren[1].

Itsas gudari eguna

Gertakari hau gogoratzeko, 1978an, atzerrian zegoen Eusko Jaurlaritzak Itsas Gudarien Eguna izendatu zuen martxoaren lehen igandea eta Bermeon ospatu ohi da.

2007. urtean, artelan berriak ordezkatu zuen lehendik zegoen oroitzapen monolitoa, artelan biak Nestor Basterretxearenak dira.

Bitxikeriak

Bataila honen omenez Urdaibai arraun elkarteak bere traineruari Bou Bizkaia izena jarri dio.

Erreferentziak

  • Historia general de la guerra de euskadi, VI liburukia (1981), Luis Haranburu-editor eta Naroki ed.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.