Matxitxako lurmuturra
Matxitxako lurmuturra Bermeoren eta Gaztelugatxeren artean dagoen lurmuturra da, Bermeoko udalerrian kokatua. Bertan itsasargi bi daude: zaharra (aspaldi amatatua) eta berria (egun funtzionatzen duena).
- Artikulu hau lurmuturrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Matxitxako (argipena)».
Matxitxako lurmuturra | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 60 m |
Mota | lurmutur |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°27′15″N 2°45′09″W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Bizkaiko eskualdea | Busturialdea |
Udalerria | Bermeo |
Ur-gorputza | Bizkaiko golkoa |
Itsasargia
Sakontzeko, irakurri: «Matxitxakoko itsasargia»
Lurmuturrean, itsasoaren mailatik 122 metrora, eta hogei metroko dorrean, lurmuturreko itsasargia dago. Antzina itsasargizaina zegoen arren, gaur egun automatikoa da, eta lainoaz ohartzeko soinuzko abisua emateko gai da. Itsasargiko argia 30 miliatan ikus daiteke.
1909an itsasargi berria eraiki zen, 1852an altxatutako eraikuntza berria ordezkatuz. 1854tik 1863ra Bizkaiko itsasargizainen eskola izan zen. Matxitxako lurmuturreko itsasargian, Bizkaiko azken itsasargizaina jubilatu zen.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Matxitxakoko itsasargia, Bizkaiko Ondare Historikoa (Bizkaiko Foru Aldundia)
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.