Matxin Irabola

Matxin Irabola Goia[1] (Senpere, 1879ko abenduaren 21a - Senpere, 1935eko apirilaren 9a) Lapurdiko bertsolaria izan zen. Herrialdeko bertsolaritzaren historiako inportanteenetakoa izan da; 1933ko Aberri Egunean 50.000 lagunen aurrean kantatu zuen eta lehen Bertsolari Txapelketa Nagusian (1935) bigarren geratu zen.

Artikulu hau bertsolari senpertarrari buruzkoa da; beste esanahientzako buruzkoa beste hau da: «Iraola».
Matxin Irabola
Bizitza
JaiotzaSenpere, 1879ko abenduaren 21a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaSenpere, 1935eko apirilaren 9a (55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jardueraknekazaria eta bertsolaria

Biografia

Matxingaina etxean jaioa, hortik zetorkion ezizena. Aita Jose Mari Iraola aranoarra eta ama Jeanna Marie Goia saratarra zituen; bost neba-arrebaren artean hirugarrena izan zen. Bidarteko Orriotzan denbora batez mutil egon eta gero, Helbarrun auzoko Alfaroko Borda eta Olasoko Inhabea etxeetan bizi izan zen.

1911ko azaroaren 25ean Dominika Ermua azkaindarra sortzez baina Senperen bizi zen dendariarekin ezkondu zen. Hiru seme-alaba izan zituzten: Joana, Henrieta eta Jan Piarre; horrez gain, garai horretan "paristar" deitzen ziren hiru umezurtz (Jacques Duval, Maurice eta Erramun Baudry) zaindu eta semetzat hartu zituzten. Lanbidez laboraria izan zen. Lehen Mundu Gerratik kaltetuta itzuli zen, gas pozoitua arnastu zuelako; bere bertsorik ezagunenak Gerla Haundia salatzeko egin zituen. Azken bizitoki Olha auzoko Kontienea izan zuen; han hil zen 1935ean.

Bere garaiko bertsolaririk ezgunenetakoa izan zen; Hego Euskal Herrian sarritan ibili zen, Ipar Euskal Herrian zituen harremanez gain. Bi filmetan ere agertu zen: Ganix Haltzueta Oihanzainarekin, hau ere senpertarra, Au Pays des Basques filmean (1930) eta Teodoro Hernandorenak eginiko Euzkadi dokumentalean 1933ean; bigarren honetan beste senpertar batek, Grazian Adema Zaldubik, ospetsu bihurtu zen bertsoa kantatu zuen: Zazpi Euskal Herriek.

Irratiaren munduan ere aitzindaria izan zen. Euskarazko lehen irratsaioak 1925ean eman ziren Radio San Sebastiánen, eta 1930eko hamarkadaren hasieran Unión Radion Irabolak eta beste batzuek bertsoak botatzeari ekin zioten. Unibertsitateko ikertzaile baten (Marcel Jousse, Sorbonakoa) arreta piztu zuen.

1935ean hil zenean, Jules Moulier eta Basarrik zein Euzkadi eta El Día agerkariek haren omenezko lerroak idatzi zituzten.

Irabola Mixu Mixelena kantari zenduaren birraitona zen.

Lanak

Analfabetoa zen; aldiz, izugarrizko berba jarioa eta bat-batekotasunerako dohaiak zituen eta horregatik oso estimatua zen. Jean Saint-Pierre gotzainak "gure filosofoa" deitzen zion[2].

Bere bertsoak hiru ataletan bana daitezke, gaiari dagokionez:

Txapelketa eta sariak

Bibliografia

Bere omenez

Bi omenaldi egin zaizkio Senpere jaioterrian:

Beste omenaldi bat:

Erreferentziak

  1. Frantsesez Martin Irabola Goya.
  2. Beñat Soulé: Neurtizlari Bertsulari Iparraldez, Euskaltzaleen biltzarra-Erroteta, 2011. 132-133. or.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.