Matxalen Ziarsolo
Matxalen Ziarsolo Areitioaurtena, (Ermua, 1982ko otsailaren 1a) euskal herritar eskubaloi jokalaria izan da. Emakumezko gorengo mailan jokatzeaz gain, EHF Kopa ere jokatu izan du Akaba Bera Bera taldearekin. Honez gain, Espainiako selekzioarekin ere jokatu izan du.[1] 2016an esan zion agur eskubaloiari. Gaur egun, Zarautzen bizi da.
Matxalen Ziarsolo | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | Ermua, 1982ko otsailaren 1a (42 urte) | ||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | eskubaloi jokalaria | ||||||||||||||||||
|
Biografia
Bera-Bera eskubaloi-taldean jokatu du 2000. urtetik. Denbora horretan, ezker-hegalekoak gertutik ikusi du taldearen bilakaera. Bera bertan zegoen taldea profesional izatera iritsi zenean. Irakurtzea, lagunekin egotea eta ibiltzea ditu gustuko. Partida-egunetako siesta sakratutzat jo izan du. Euskaltzalea da eta, uste du bera bezalako pertsona ezagunek ikusgarritasuna eman ahal diotela euskarari.[2]
Ikasketak
Giza Zientziak eta Enpresa ikasketak ditu. irakasle jarduteko gaitasun titulua ere badu. Bestalde, Nazioarteko Merkataritza Masterra egin du.
Lorpenak
- 2013an Donostiako Bera Bera eskubaloi taldeak hiru tituluak lortu zituen: Espainiako Superkopa, Kopa eta liga.[3]
- Ziarsolok Bera Bera defendatu zuen 11 denboralditan (2005-2016) 1.400 gol baino gehiagoko marka gainditu zuen, hain zuzen 1.425 gol sartu zituen.
- Bera Berak lortutako 14 titulutan parte hartu zuen.
- 11 alditan naziortekoa izan zen Espainiako selekzioarekin
Eskubaloiari agur
Omenaldiak eta sariak
- 2013an omenaldia jaso zuen Ermuko Amigos de la Micologia taldearen eskutik.[9]
- 2017an Sabino Arana saria jaso zuen Bilboko Arriaga antzokian kirol arloan izandako ibilbide oparoagatik.[10][11][12]
Erreferentziak
- «matxalen-ziarsolo» www.euskadi.eus 2018-06-05 (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
- https://www.ikasbil.eus/eu/artikuloaren-fitxa?articleId=16345498
- https://web.archive.org/web/20220408233430/https://urolakosta.hitza.eus/2013/05/13/bera-berak-bere-lehen-liga-irabazi-du/
- https://www.eitb.eus/eu/irratia/euskadi-irratia/programak/hiru-erregeen-mahaia/osoa/4113364/matxalen-ziarsolo--datozenek-beraberaren-bidearekin-jarraituko-dute/
- https://www.marca.com/balonmano/balonmano-femenino/2016/06/02/574f213146163f92538b4586.html
- (Gaztelaniaz) «Matxalen Ziarsolo, el adiós de un trocito del escudo» LaLigaSports (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
- https://goierri.hitza.eus/2017/02/03/matxalen-ziarsolo-eta-inigo-diaz-de-zeriorekin-ekitaldia/
- http://www.otamotz.eus/tag/matxalen-ziarsolo/
- https://www.elcorreo.com/vizcaya/v/20131026/guipuzcoa/homenaje-matxalen-ziarsolo-20131026.html
- https://web.archive.org/web/20191113172304/https://www.deia.eus/2017/01/27/deportes/es-dificil-conseguir-la-adrenalina-de-los-partidos-en-otras-facetas-de-la-vida
- https://www.mundodeportivo.com/guipuzcoa/20161220/412758229711/reconocimiento-a-matxalen-ziarsolo-por-ser-un-icono.html
- https://berabera.com/es/secciones/balonmano/noticias/5748-
Kanpo estekak
- https://es.linkedin.com/in/matxalen-ziarsolo-areitioaurtena-34870923
- https://twitter.com/matxalenz?lang=eu
- Matxalen Ziarso eta Aritz Aranburu jolasean
- Matxalen Ziarsolori elkarrizketa. Berria