Matteo Maria Boiardo

Matteo Maria Boiardo (Scandiano, 1441eko maiatza edo ekaina Reggio nell'Emilia, 1494ko abenduaren 19a) italiar Pizkundeko olerkaria izan zen, Orlando maiteminduta lanaren egilea. Familia noble batean jaio zen eta Scandiano kondea izan zen. Latina, greziera eta ekialdeko hizkuntzak ikasi zuen Ferrarako Unibertsitatean eta filosofian eta legeetan doktoratu zen. Este familiaren zerbitzura sartu zen Ferrarako gortean eta Reggio eta Modenako gobernadore izan zen. Bere lan nagusia Orlando innamorato (Orlando maitemindua) izan zen zalditeria eta erromantzeari buruzko poema epikoa. Ludovico Ariosto lan honetan inspiratu zen bere Orlando haserre idazteko.

1655eko edizioa, Giovanni Battista Brigna, Venezia.
Liburuaren ilustrazio bat
Matteo Maria Boiardo

Bizitza
JaiotzaScandiano, 1441
HeriotzaReggio nell'Emilia, 1494ko abenduaren 19a (52/53 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Taddea Gonzaga (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Lan nabarmenak
Genero artistikoahamalauduna
canzone (en) Itzuli

Discogs: 2667365 Edit the value on Wikidata

.

Beste lan batzuk

  • Carmina de laudibus Estensium (1463)
  • Pastoralia
  • Istoria imperiale
  • Amorum libro tres
  • Il Timone (1497?)
  • Rime (1499)

Kanpo estekak

Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.