Matt LeBlanc

Matthew Steven LeBlanc (Newton, Massachusetts; 1967ko uztailaren 25a) Matt LeBlanc izenaz ezaguna, aktore estatubatuarra da, Joey Tribbiani paperagatik famatua, Friends telesailean (1994-2004).

Matt LeBlanc

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMatthew Steven LeBlanc
JaiotzaNewton (Massachusetts), 1967ko uztailaren 25a (56 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaNewton North High School (en) Itzuli 1985)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktelebista-aktorea, zinema ekoizlea, zinema aktorea eta aktorea
Altuera1,78 metro
Jasotako sariak

IMDB: nm0001455 Allocine: 27222 Rottentomatoes: celebrity/matt_leblanc Allmovie: p41149 TCM: 343247 TV.com: people/matt-leblanc
Facebook: MattLeBlancOfficial Twitter: matt_leblanc Instagram: mleblanc Discogs: 2223803 Edit the value on Wikidata

Biografia

Matt LeBlanc 1967ko uztailaren 25a jaio zen Newtonen (Massachusetts). Haren ama (Patricia Grossman) pertsonal-burua zen, eta aita (Paul LeBlanc), mekanikaria. Ama jatorri italiarrekoa zen, eta aita, berriz, frantses-kanadarra.

Zurgintza ikasi zuen, eta ikasketak amaitutakoan, New Yorkera joan zen. Bertan antzezle lanetan hasi zen Flo Greenberg-en babesean, eta Private Wars, Out of Gas On Lover's Leap eta A Streetcar Named Desire antzerki-lanetan lortu zituen paperak. 1987an telebista-iragarkietan jardun zuen: Levi's 501, Coca-Cola, Doritos, Milky Way, Tomato Ketchup Heinz.

1988an TV 101 telesailean protagonistaren papera lortu zuen, eta Los Angelesera joan zen bizitzera. 1990ean, Jon Bon Joviren Miracle bideoklipean antzeztu zuen, eta 1991n Alanis Morissetteren Walk Away bideoklipean.

LeBlancek arrakasta lortu zuen Friends telesailean, Joey Tribbianiren pertsonaia antzeztuz: rol horrengatik, Emmy sari bat lortu zuen. Telesailak hamar denboraldi iraun zuen, eta 2004an amaitu zen.

Gerora, Ed (1996), Lost in Space (1998), Charlie's Angels (2000), eta All the Queen's Men (2001) filmetan ere lan egin du.

Maiz italiar-amerikarren paperak egiteko aukeratua izan da.

2010. urtean bizitza publikora itzuli zen, Episodes telesailarekin: horrekin, 2011ko Emmy sarietarako proposatua izan zen.

Bizitza

2003. urtean, Melissa McKnight modeloarekin ezkondu zen, eta 2004. urtean alaba bat izan zuten (Marina), baina 2006an dibortziatu ziren.

Filmografia

Urtea Izenburua Papera Informazio gehiago
1988 TV 101 Chuck Bender
1990 Anything to Survive Billy Barton Telebistarako filma
1991 Married... with Children Vinnie Verducci
Red Shoe Diaries Kyle "Just Like That", "Kidnap" pasarteak
1993 Grey Knight Terhune
1994 Reform School Girl Vince Telebistarako filma
Lookin' Italian Anthony Manetti
Friends Joey Tribbiani 10 denboraldi, 1994–2004
1996 Ed Jack 'Deuce' Cooper
1998 Lost in Space Major Don West
2000 Charlie's Angels Jason Gibbons
2001 All the Queen's Men O'Rourke
2003 Charlie's Angels: Full Throttle Jason Gibbons
2004 Joey Joey Tribbiani 2 denboraldi, 2004–2006
2011 Episodes Matt LeBlanc Bigarren denboraldia laster

Sariak

UrteaSariaLana
1995 Screen Actors Guild Awards Friends
2002 Teen Choice Awards Friends
2005 People's Choice Awards Friends
2012 Urrezko Globo Sariak Episodes

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.