Matsumoto gaztelua
Matsumoto gaztelua (japonieraz: 松本城 Matsumoto-jō) Japoniako Nagano prefekturako Matsumoto hirian dagoen gaztelu japoniar ezaguna da. Bere kolore beltza dela eta, Belearen gaztelua (japonieraz: 烏城 Karasu-jō) ezizena jaso izan du.
Matsumoto gaztelua | |
---|---|
100 Fine Castles of Japan | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Nagano |
Japoniako hiri nabarmen | Matsumoto |
Chōchō | Marunouchi |
Koordenatuak | 36°14′20″N 137°58′09″E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1504 |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Historia
Gazteluaren jatorria Sengoku Aroan dago. 1504an Ogasawara leinuko Shimadachi Sadanagak eraiki zuen gotorlekua mendiz inguraturiko lautada batean. Muinoan ez egonik, pentsatzen da harresi eta putzuek babestuko zutela. 1550 urtean Takeda leinuak eskuratu zuen eta ondoren Tokugawa Ieyasuk.
Ieyasu Kantō eskualdera bidalita Toyotomi Hideyoshi egin zen gazteluaren kargu eta Ishinawa Norimasa ezarri zuen agintari. Honek, 1590 urtean, dorre nagusia eraiki zuen, bai eta beste hiru dorre txikiago ere. 1594 urterako gaztelua erabat eraikita gelditu zen. Ondorengo bi mende eta erdian 23 daymiok agindu zuten bertan, sei familia desberdinetakoak.
1872an, Meiji berrezarkuntzan, enkantean saldua izan zen baina Ichikawa Ryōzō eta Matsumotoko biztanleen presioari esker eraikina eraitsia izatetik salbatu zen. 1903 eta 1913 artean berriztatze lanak egin ziren. 1990 eta 2002an berriztatze berriak egin ziren. 2011 urteko lurrikarak kaltetu egin zuen eta berriztatze lan berriak planifikatu dira.
Iruditegia
- Dorre nagusia eta zubi gorria.
- Dorre nagusia.
- Taikomon atea.
- Barnealdea.
- Gazteluko parkea.
Kanpo estekak
- (Japonieraz)(Ingelesez) Matsumoto gazteluaren gida. Matsumoto hiriko udal webgunea