Mats Wilander
Mats Wilander (Växjö, Suedia, 1964ko abuztuaren 22a) tenislari profesional ohia da.
Mats Wilander | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Mats Arne Olof Wilander |
Jaiotza | Växjö, 1964ko abuztuaren 22a (59 urte) |
Herrialdea | Suedia |
Bizilekua | Hailey (Idaho) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria, tenis entrenatzailea eta telebista aurkezlea |
Tenis | |
Jokaera | eskuina |
Bakarka i/g | 571–222 |
Binaka i/g | 168–127 |
Rankinga | 1 tennis singles (en) (1988ko irailaren 12a) 3 tennis doubles (en) (1985eko urriaren 21a) |
Lateralitatea | eskuina |
Pisua | 77 kilogramo |
Altuera | 183 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
wilanderonwheels.com | |
Bizitza
Hamar urterekin hasi zen tenisean jokatzen, eta 1980an nazioarteko lehiaketetan parte hartzen. Lehen urtean, munduko tenis sailkapeneko 283. lekuan geratu zen. Roland Garros eta Bangkokeko gazteentzako lehiaketak irabazi ondoren, 69. posturaino igo zen. Hiru aldiz irabazi zuen Godo Kondearen Sariketa (1982, 1983, 1984), Davis Kopa 1983an, eta Volvo Sariketa Handia 1984an. 1989an, bere bizitzako urterik okerrena izan zuen, eta munduko bigarren jokalari onena izatetik hamaseigarren izatera igaro zen. Tenisa erabat utzi gabe ere, 1991n, Suitzako Are herrian, aspaldiko ametsa beteaz, bere lehen rock kontzertua eskaini zuen kantari gisa. 1991tik 1996ra, tarteka-marteka agertu zen tenis-zelaietan. 1996an, kokaina hartzea leporatu zioten doping-kontrol batean, Frantziako Irekian.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mats Wilander |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Suediako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |