Matroska
Matroska edukiontzi formatu ireki estandar multzo bat da, (.mkv, .mka, .mks eta .mk3d luzapena duten fitxategien formatua da). fitxategi informatiko bat da, nahi beste bideo, irudi, audio edo azpitituluen pista sartzeko aukera ematen duen fitxategia.
Matroska | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2003 |
Azken bertsioa | 03 |
Ezaugarriak | |
Programazio-lengoaia | C++ |
Media mota | application/x-matroska |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Lizentzia | GNU Lesser General Public License, version 2.1 (en) |
Deskribapena | |
Oinarritua | Extensible Binary Meta Language (en) |
Fikzioa | |
Erabiltzen du | Extensible Binary Meta Language (en) |
matroska.org | |
Iturri-kodea | https://github.com/ietf-wg-cellar/matroska-specification |
Mkvren helburua, formatu unibertsal bezala eduki audiobisual eta multimedien memoriarako zerbitzua ematea da. Alegia filmak, telebistako programak, bideo-jokoak, irudiak eta testuak gordetzeko. [1]
Audio, bideo eta azpitituluak pakete berdin batean biltzen dituen edukiontzi honek, fitxategia prozesamendu potentzia nahikoarekin, edozein gailutan erreproduzitzeko aukera ematen du.
Matroska deitura "matrioxka" kontzeptutik dator. Matrioxka edo errusiar panpina, bata bestearen barnean sarturik doazen panpinen multzoa da.[2]
AVI, MP4 eta ASF edukiontzien antzeko ezaugarriak dituen software librea da, baina aipatutakoak ez bezala, iturri guztiz askea da. Ez da formatu jabeduna, eta beraz, ez du copyrightik ordaintzen, eta ez dago copyrighten mugen menpe.
- Matroska motako fitxategiak; .MKV dira bideoetarako, .MKA audio fitxategietarako, .MKS azpitituluetarako eta .MK3D 3D bideo estereoskopikoetarako.
Ezaugarriak
Honako hauek dira Matroxka edukiontziaren ahalmenetako batzuk:
- Bideo pista txandaketa bat edo hainbat eta pista bat bestearen atzetik erreproduzitzeko programazioa.
- Soinu eta bideoa VFRn (Framerate Variable) ikusi eta entzuteko aukera.
- Kalitate handiko edukiak gordetzeko aproposa.
- Funtzio aurreratuak azpitituluetan; SSA/ASS eta PGS.
- Hainbat kapitulu fitxategi bakar batean biltzeko aukera.
- Bideoa bistaratzea denbora errealean, deskarga betetzen ari den bitartean, edo streaming.
- Barne-bilatzaile hobetua (seeking).
- Gainkostu gutxiago, hau da fitxategi mota honek baliabide informatikoen optimizazioa dakar.
- Edozein motatako fitxategiak gehitzeko aukera.
Ahuleziak
Bi desabantaila nagusi[3] dituzte MKV motako fitxategiek:
- Gailu batzuk oraindik ez dute formatua antzematen eta ez dira edukia modu egokian erreproduzitzeko gai.
- Memoria baxua duten telefono adimendunetan, MKV fitxategien tamaina handiak oztopatu egiten du erreprodukzioa. Sare sozial, posta elektroniko edo mezuen bitartez zabaltzea ere eragozten du fitxategien tamainak.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Matroska. 2020-04-02 (Noiz kontsultatua: 2020-05-01).
- (Gaztelaniaz) Andrés, Rubén. (2018-08-04). «Qué son los archivos MKV y cómo ver películas MKV en el ordenador» ComputerHoy (Noiz kontsultatua: 2020-05-01).
- (Gaztelaniaz) «El formato MKV: el estándar del vídeo de alta calidad - Graphmanía» Graphmania VerticalPOP 2017-10-26 (Noiz kontsultatua: 2020-05-01).