Matilde Pérez Mollá
Matilde Pérez Mollá (Quatretondeta, Alacant, 1858 – 1936 ) espainiar politikaria izan zen, 1924ko urrian Espainiar estatuko lehen emakumezko alkate bilakatu zen. Quatretondeta-ko alkate izan zen Alacanteko gobernadoreak hala izendatuta. Herritarren bozka bidez aukeratutako Espainiar estatuko lehen emakumezko alkatea María Domínguez Remón izan zen, 1932ko uztailaren 28an hartu zuen Gallur-ko alkate kargua ( Zaragoza ). [1]
Matilde Pérez Mollá | |||
---|---|---|---|
1924ko urriaren 27a - 1930eko urtarrilaren 1a | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Matilde Pérez Mollá | ||
Jaiotza | Quatretondeta, 1858 | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | 1936 (77/78 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria |
Alkatea
Bere jaioterriko alkate kargua hartu zuen Alacanteko gobernadore Cristino Bermúdez de Castro jeneralak aukeratuta, Primo de Riveraren diktadura garaian. [2]
Bere agintaldian zehar, ( 1924ko urriaren 27a - 1930eko urtarrilaren 1a ) ia sei urtez udalerria modernizatu egin zen, herriko lehen errepidea eraiki zen, herria Gorga herriarekin lotzen zuena, eta argindar elektrikoa kaleetan eta etxeetan instalatu zen. [3] Emakumeari politikaren munduko ateak ireki zizkion emakume aitzindaria izan zen espainiar estatuan. Herria hobetzeko agindutako neurriak betezen zirela gainbegiratzen zituen zaldi gainean joanda.
Aitortza
2004an, Quatretondetako udalak, María Magdalena Chiquillo alkate zela, Perez Mollari aitortza publikoa egin zion omenaldi-ekintza batean, kale bat eskaini zitzaion eta plaka bat jarri zen jaio zen etxeko fatxadan.
Erreferentziak
- Aragón Digital (15/04/2009) "La aragonesa María Domínguez, mucho más que la primera mujer alcaldesa en España"
- ABC (26/04/2008) "Primera alcaldesa de España"
- El País (27/10/2004) "La primera alcaldesa, en la corte de Alfonso XIII"