Matilde Luisa Bavarian
Matilde Luisa Bavarian (1843ko irailaren 30 – 1925ko ekainaren 18a) Maximiliano Bavarianen eta Luisa Bavariakoaren laugarren alaba izan zen. Bere ama Maximiliano I.a Josef Bavariakoaren alabarik gazteena zen, Karolina Badenekoaekin bigarren aldiz ezkondu eta gero. Bere anai-arreben artean zeuden Karlos Teodoro Bavarian, Elisabet Bavarian eta Maria Sofia Bavarian dukesak.
Matilde Luisa Bavarian | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Possenhofen (en) , 1843ko irailaren 30a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Munich, 1925eko ekainaren 18a (81 urte) |
Hobiratze lekua | Munich Waldfriedhof (en) |
Familia | |
Aita | Duke Maximilian Joseph, Duke in Bavaria |
Ama | Princess Ludovika of Bavaria |
Ezkontidea(k) | Prince Louis, Count of Trani (en) (1861eko ekainaren 5a - 1886ko ekainaren 8a) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Leinua | Wittelsbach-eko etxea |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aristokrata |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
1861eko ekainaren 5ean Matilde Luis Tranikoarekin ezkondu zen. Frantzisko II.a Bi Sizilietakoa anai-orde nagusiaren ondorengotza zuen. Frantzismo Matilderen ahizpa zahar Maria Sofiarekin ezkonduta zegoen. Matilde Luisak eta Luisek alaba bakarra izan zuten, Maria Teresa Borboi Bi Sizilietakoa, Honenzollern-Sigmaringeneko printzesa.
Ziurrenik, ezkontzako lehenengo urteetan zehar, Matildek harremana izan zuen Salvador Bermúdez de Castro espainiar diplomatiko eta dukearekin. Berarekin alaba bat izan zuen, María Salvadora Bermúdez de Castro, beranduago Santa Lucíako dukesa izango zena. Alaba hau aitaren familiak hazi zuen eta, ziurrenik, Matildek ez zuen inoiz ere ikusi.