Matilde Díez

Matilde Díez (Madril, 1818ko otsailaren 20a -Ibídem, 1883ko urtarrilaren 16a) espainiar antzerkiko aktorea izan zen.[1]

Matilde Díez

Bizitza
JaiotzaMadril, 1818ko otsailaren 20a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1883ko urtarrilaren 16a (64 urte)
Hobiratze lekuaSacramental de San Lorenzo y San José cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Julián Romea (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea

Biografia

Matilde Díezen erretratua, 1886koa, La Esquella de la Torratxan agertutakoa.

Interpretazioan hamabi urte besterik ez zituela hasi zen, La huérfana de Brusela lanarekin, Cádizko Antzokian. 1834an, Juan Grimaldi antzerki-enpresaburuak Madrilen lan egiteko kontratatu zuen, eta Federico Soulieren Clotilde lanarekin lortu zuen lehen arrakasta.

1836an Julián Romea aktorearekin ezkondu zen. Elkarrekin obra ugari interpretatu zituzten Teatro Españolan, hala nola Gabriela de Belle-Isle edo William Shakespeareren lan baten lehen emanaldia, ingelesetik zuzenean itzulia: Macbeth, 1838an Printzearen Antzokian.[2]

Garai hartako aktore espainiar garrantzitsuenetakotzat hartua, dozenaka antzezpenetan nabarmendu zen, hala nola Katalina Howard, Teruelgo maitaleak, La dama duende, Entre bobos anda el juego, Amor de madre, Borrascas del corazón, La trenza de sus cabello edo La institutriz.

1853 eta 1858 artean Amerikan egon zen, Mexiko Hirian eta Habanan arrakasta berriak lortuz. [3] Azken urteetan Madrilgo Musika eta Deklamazio Kontserbatorioan eman zuen eskola. Aintzatespen publikoen artean, Isabel II.a erreginak ganberako lehen aktore izendatu zuen.[4]

Matilde Díezen gorpua hilerrira eramatea, Juan Combaren marrazkia Espainiako eta Ameriketako Ilustrazioan.
Matilde Díezen gorpua hilerrira eramatea, Juan Combaren marrazkia Espainiako eta Ameriketako Ilustrazioan.

1883an hil zen, eta San Nikolas hilerrian lurperatu zuten. Madrilgo San Lorentzo eta San Jose hilerrian daude gorpuzkiak, Julian Romearenekin batera, 1886an eraikitako mauseleo batean.[5]

Madrilen Matilde Díez izeneko kalea dago.[6]Bartzelonan ere Matilde Díezek badu bere izeneko kalea.[7]

Erreferentziak

  1. «Matilde Díez - Biografía de Matilde Díez» www.biografias.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
  2. Museo del Romanticismo. (2013-02-18). Julián Romea y Matilde Díez. (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
  3. Lustonó 1899.
  4. «Matilde Díez | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
  5. Madridiario. «Julián Romea (actor, 1813-1868) y Matilde Díez (1818-1883)» Madridiario (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
  6. «Calle de Matilde Diez - Callejero de Madrid - Callejero.net» madrid.callejero.net (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).
  7. De, Callejero. «Carrer de Matilde Díez, 10 en Barcelona» Callejero De España (Noiz kontsultatua: 2022-01-12).

Bibliografia

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Matilde Díez Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.