Matilde Hackebornekoa

Santa Matilde Hackebornekoa[1], Mechthild von Hackeborn, Matilde Helftakoa eta Mectildis santua izenez ere ezaguna ( Helfta, c.1241 - 1299 ) moja zistertarra eta mistikoa izan zen. Bere festa azaroaren 19an ospatzen da.

Matilde Hackebornekoa

abadesa

Bizitza
JaiotzaEisleben, 1241 (egutegi gregorianoa)
HeriotzaHelftako komentua, 1298 (egutegi gregorianoa) (56/57 urte)
Familia
AitaAlbrecht II von Hackeborn
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
alemana
Jarduerak
Jarduerakidazlea, moja eta mistikoa
Santutegia
Azaroaren 19
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaBeneditar

Jaiotza

Matilde Saxoniako Helfta gazteluan jaio zen, Turingian lurrak zituen Hackebornen familia noble eta boteretsuan. Hain ahul jaio zenez, hilda zegoela uste izan zuten, baina apaizari bataiatzeko eraman ziotenean, hark santu bihurtuko zela eta Jainkoak gauza handiak egingo zituela profetizatu zuen.

Monasterioan sartzea

1248an, zazpi urte zituela, bera eta bere ama bere ahizpa ikustera joan ziren, Gertrude Hackebornekoa (ez da nahastu behar Helftako Gertruderekin, Gertrude Handia ere deituarekin), Rodersdorf herriko monasterio zistertarrean moja zena. Inguru monastikoak erakarrita, monasterioan geratu zen. Hiru urte geroago, 1251n, Gertrude abade andrea izendatu zuten 19 urte zituela, eta 1291. urtera arte zuzendu zuen komunitatea. 1258an, ur eskasia zela eta, mojak Helftara joan ziren bizitzera. Monasterio berri hau ekonomikoki, kulturalki eta espiritualki aberats izatera iritsi zen.

Jarduera

Gertrudisek Matilde ahizpa trebatu zuen nesken eskolako irakaslea izateko eta moja izateko prestatzen ari zirenen eta moja gazteen hezitzailea izateko.

1261ean, jada irakasle kargua betetzen ari zela, Gertrudis izeneko 5 urteko neska bat utzi zuten bere zaindaritzapean, Santa Gertrude Handia izenarekin ezagutuko zena aurrera.

Kantatzeko bere dohain naturalak zirela eta, abesbatzaren maistra ere izendatu zuten Matilde —"Kristoren Urretxindorra" deitzen zioten—.

Gaztetatik esperientzia mistikoak izan zituen, baina ez zuen inoiz ezer idatzi.

1291. urtean bere ahizpa Gertrude Hackeborn hil zen. Garai horretan bera ere gaixotzen hasi zen eta ohean egoten zen denboralditan. Sofia Querfurtekoak, abade andre berriak, Matilderen gainbehera fisikoa progresiboa zela ikusirik, mojei agindu zien bere magisteriotik zeuden datu guztiak eta oharrak biltzeko, bai eta ahizpari publikoki edo modu pribatuan erakutsitakoa. Lan horren arduraduna Gertrudis Helftakoa izan zen. Matilderen bizkar egin zen hori guztiori, nahiz eta geroago jakinarazi, eta liburuaren edukia baieztatu. Emaitza Grazia bereziaren liburua izan zen.

Grazia Bereziaren Liburua

Liburuak zazpi zati zituen. Lehenengo bi zatietan, jai liturgikoen inguruko Matilderen esperientzia mistikoak jaso zituzten. Hirugarren eta laugarrenean, gizakiaren salbazioari eta bertuteei buruzko irakaspenak bildu zituzten. Bosgarren zatia hildakoen arimei eskainita zegoen. Seigarrena Gertrude Hackebornen, Matilderen ahizparen, biografia laburra zen. Zazpigarren zatian Matilde eta bere heriotzaren azken egunak deskribatu zituzten.

Doktrina aldetik, liburuak bizitza espiritual monastikoa zuen ardatz: Orduen liturgia, Lectio Divina eta Eukaristia. Guztiaren erdian Jesusen Bihotza zegoen, jainkozko maitasunaren sinboloa, eta liburu hau da debozio horri buruz dagoen erreferentzia zaharrenetakoa.


Andra Mariaren gaiak leku garrantzitsua zeukan ere liburuan. Harekin harremana zuten hiru dogma jasotzen zituen: Mariaren sortze garbia, Jainkoaren ama zela eta Jesus birjina zela izan zuena. Ama Birjinari egunero hiru agurmaria otoitz egiteko ohitura sortu zuen, hari babesa eskatzeko:

«Agur Maria Aita ahalguztidunagatik; Agur Maria Semearen jakinduriagatik; eta Agur Maria Espiritu Santuaren ontasunagatik»

Grazia bereziaren liburua, I. liburua, XIV. kapitulua.

Bertuteei dagokionez, Kristok bere bertute eta merituz, gizakien hutsak zuzentzen eta ordezkatzen ditu, salbamena lor dezaten:

«Aitaren aurrean agertzean hura goratzeko eta hari eskerrak emateko, komeni da nigan eta nigatik izaki guztien akatsak ordezkatzea. Nire ontasunak ezin du jasan, arima batek nahi duena eta berez lor ez dezakeena, lortu gabe geratzea».
Grazia bereziaren liburua, I. liburua, XVI. kapitulua.

Heriotza

1299ko azaroaren 19an hil zen Matilde, 59 urte zituela. Gertrudis Helftakoa Handia santuak jaso zuen ospeak Matilde bere irakaslearena ezkutatu zuen, batez ere XVI. mendetik aurrera, eta haren itzalean geratu zen, nahiz eta hura ere santutu.

Erreferentziak

  1. 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak. Euskaltzaindia, 14 or. (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).

Bibliografia

  • Matilde Hackeborngoa (2007). Libro de la Gracia especial. Burgos: Monte Carmelo. ISBN 978-84-8353-086-3
  • Colombás, García M (1995). La Tradición Benedictina. Ensayo histórico. V. liburukia Zamora: Monte Casino. ISBN 978-84-86407-19-2

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.