Matiko

Matiko Bilboko auzoa da. Bilboko Uribarriko barrutian kokatua, bigarren barrutian alegia. Auzoak 6.412 biztanle eta 0,26 kilometro karratuko azalera dauka (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera). Matiko hiriko eta Bilboko itsasadarraren ekialdean kokaturik dago. Auzoak Castañosekin egiten du muga mendebaldean, eta Uribarrirekin ekialdean.

Matiko
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaUribarri
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°16′09″N 2°55′24″W
Azalera0,26 km²
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²

Auzoa EuskoTrenen Bilbo eta Lezamako trenbidearen geltoki bat dauka. Horrez gain, Bilbobusen 72. linea Matikora zabaldu zen 2006. urteko apirilean eta auzoa Bilbo erdigunearekin batzen du.

Garraio publikoa

Autobusa

LineaIbilbideaMaiztasuna (min)
22Sarrikue - Atxuri15´ (12´ 12:30etatik 15:00etara)
72Larraskitu - Castaños12´

Trena

Matiko auzoan Euskotrenen Txorierriko linearen izen bereko Matikoko geltokia eta Loruriko geltokia daude. Gaur egun Loruriko geltokia baino ez dago martxan, Matikokoa 2010ean itxi baitzen, Bilboko metroaren 3. linea eraikitzeko lanen ondorioz. Lanekin batera trenbidea lurperatu eta geltoki berria eraikitzen ari da, 2016ko abenduan irekiko dena. Auzoa Bilbo erdigunearen elkartzeaz gain, Bilboko aireportura helduko den trenbidearen geltoki-buru ere bihurtuko da.

Kale garrantzitsuenak

  • Matiko kalea

Ikus, gainera

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.