Matías Sagardoy
Matías Sagardoy Allo (Pitillas, 1901eko abuztuaren 3a - Iruñea, 1990eko uztailaren 11) nafar militarra izan zen. Dibisio Jenerala izatea lortu zuen. Espainiako Gerra Zibilan frankisten alde borrokatu zuen. Gerra ondoren Bigarren Mundu Gerran ere hartu zuen parte, Dibisio Urdinarekin.
Matías Sagardoy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pitillas, 1901eko abuztuaren 3a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | Iruñea, 1990eko uztailaren 11 (88 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Toledo Infantry Academy (en) |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Dibisio Urdina Espainiako Lurreko Armada |
Gradua | dibisio-jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Rifeko gerra Espainiako Gerra Zibila Bigarren Mundu Gerra |
Biografia
Gurasoak Casimiro Sagardoy eta Vicenta Alló ziren. 1922ko abenduaren 29an Infanteria Akademian sartu zen. Hiru urte geroago lotinantorde zen. Afrikara destinatua izan zen eta 1927an lotinant gradua zuen. Espainiako Gerra Zibilean kolpisten alde jarri zen. Asturiasen destinatua hasieran, ondoren Teruelen, Maestrazgon, Castellóko probintzian eta Valentzian ibili zen. Gerra bukatuez gero, 1940an, gerra-merituak zirela eta, komandante gradua eman zioten. Dibisio Urdinarekin, nazien alde borrokatzera joan zen. Espainian bueltan, kargu desberdinak izan zituen. 1967an dibisio jeneralaren karguarekin erretreta hartu zuen.