Matias Mulumba

San Matias Mulumba[1] (Busoga[2], 1836 — Kampala, 1886ko maiatzaren 30a) katolizismora konbertitu zen ugandarra izan zen, Ugandako martirietako bat.

Matias Mulumba

Bizitza
Jaiotza1836
HeriotzaKampala Hill (en) Itzuli, 1886ko maiatzaren 30a (49/50 urte)
Jarduerak
Santutegia
Ekainaren 3

Find a Grave: 29148547 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Lugave leinukoa izan zen. Hasieran sinesmen paganoak aldarrikatzen zituen, gero musulman bihurtu zen[2] eta hainbat emazte izan zituen (haien artean, Bwamunnyondo Taakulaba, Tibajjukira eta Kikuwambazza edo Kikuwa). Azkenean, misiolariek eraginda, 1882ko maiatzaren 28ko Mendekoste igandean bataiatu egin zen eta eta emazte guziekin banatu zen, azkena izan ezik[3]. Epaile eta barrutiko gobernadore izan zen[4]. 1886ko maiatzaren 27an exekutatu zuten. Besoak eta hankak moztu zizkioten eta kanaberara bota zuten, non hil zen zauriengatik[3].

Kanonizazioa

1964ko urriaren 18an, Paulo VI.a aita santuak kanonizatu zuen. Jaieguna ekainaren 3an ospatzen da[2].

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 66. araua: Santutegiko izen ohikoenak. , 14 or..
  2. (Ingelesez) «Saint Matyia Mulumba» Catholic Saints jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2007/04/30).
  3. (Ingelesez) «St. Mattias Mulumba Kalemba» Munyonyo Martyrs' Shrine.
  4. (Polonieraz) «3 czerwca. Święci Karol Lwanga i jego Towarzysze, męczennicy» Internetowa Liturgia Godzin.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.