Matias I.a Hungariakoa
Matias Corvino (hungarieraz: Hunyadi Mátyás edo Corvin Mátyás; Cluj-Napoca, Hungariako Erresuma, 1443ko otsailak 23 – Viena, 1490eko apirilak 6a) Hungariako erregea izan zen 1458-1490 bitartean, Matias I.a Hungariakoa izenarekin. 1469n Bohemiako errege koroatua izan zen.
Matias I.a Hungariakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
1478 - 1490 ← Ladislao II.a Bohemiakoa eta Hungariakoa - Ladislao II.a Bohemiakoa eta Hungariakoa →
1458ko urtarrilaren 24a - 1490eko apirilaren 6a ← Ladislao Hil ostekoa - Ladislao II.a Bohemiakoa eta Hungariakoa → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Cluj-Napoca, 1443ko otsailaren 24a | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Bizilekua | Cluj-Napoca | ||||
Heriotza | Viena, 1490eko apirilaren 6a (47 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Székesfehérvár Basilica (en) ![]() Székesfehérvár | ||||
Heriotza modua | : janari-intoxikazioa | ||||
Familia | |||||
Aita | John Hunyadi | ||||
Ama | Erzsébet Szilágyi | ||||
Ezkontidea(k) | Elizabeth of Celje (en) ![]() Catherine of Poděbrady (en) ![]() Beatrice of Naples (en) ![]() | ||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Familia | ikusi
| ||||
Leinua | Hunyadi family (en) ![]() | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta monarka | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | politician before the emergence of political parties (en) ![]() | ||||
![]() |
Bizitza
Janos Hunyadiren semea zen. 1458an Hungariako errege izendatu zuten. 1469ko Brnoko Dietan txekiar katolikoek Bohemiako errege hautatu zuten. Bohemiako koroarako eskubideak zirela eta, Jurgi Poděbradykoaren eta honen ondorengo Ladislao Jagellonen aurka borrokatu zen. Azkenik, 1478an Olomuc-eko bakea sinatu zuten eta Hungariako Erresumak Moravia eta Silesia bereganatu zituen. Otomandarren aurka ere arrakastaz borrokatu zen eta, aldi baterako, Bosnia (1463), Moldavia eta Valakia (1467) eta Serbia (1482) berreskuratu zituen[1]. Horrela, Erdialdeko Europako erresuma handiena eratu zuen.
Monarka humanista izan zen, Italiako Pizkundeko mezenasen parekoa. Zientziak eta literatura indartzeko ahaleginak egin zituen. 1465ean Budako unibertsitatea sortu zuen[1]. Europako liburutegi oparoena osatu zuen eta inprimeria Hungarian sar zedin lan handia egin zuen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2013/10/04 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Ocaso del Imperio Húngaro Artehistoria.jcyl.es
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Matias I.a Hungariakoa ![]() |