Matia kalea (Donostia)

Matia kalea Gipuzkoako Donostia hiriburuko kale bat da. Antigua auzoan dago eta herri izaera du, izan ere, auzoko "kale nagusia" edota jendearen bilgune sozial nagusitzat jo daiteke. Kalearen bi espaloietan taberna eta denda ugari daude. 2017ko maiatzaren 7tik aurrera Matia Kalea igande eta jai egunetan oinezkoentzat izatea erabaki zen. [1] Horretaz gain, hilabete bakoitzeko azken larunbat goizetan, Gaskonia plazan baserriko produktuen merkatu bat egiten da. [2]

Matia kalea

Donostia, Antigua
Matia kalea, iparralderuntz ikusia.
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Matia kalea is located in Euskal Herria
Matia kalea
Matia kalea
Matia kalea is located in Gipuzkoa
Matia kalea
Matia kalea
Matia kalea is located in Donostia erdigunea
Matia kalea
Matia kalea
Koordenatuak: 43°18′49.19″N 2°00′9.42″W

Kokalekua

Iparraldean, Mikelete kalean eta Satrustegi hiribidean hasi, Ondarreta hondartza eta Miramar jauregiaren parean, eta Bentaberri plaza eta Bentaberri kalearen elkargunean amaitzen da.

Zumalakarregi hiribideak Ondarreta auzotik banatzen du; azken hori txalet eta jauregiz osatutako ekonomikoki goi mailako auzoa da.

Historia

Matia kalea 1945. urtean

Kalearen izena Jose Matía Calvo euskal enpresari eta filantropoaren omenez jarri zen.  Jose Matía Calvo Laudion (Araban) jaio zen, 1806ko ekainaren 6ean. Haurtzaroa eta nerabezaroa Pasaian igaro zituen. 1821ean Manilara joan eta merkataritza-arteetan jardun zen. Urte batzuk pasa ondoren, “Matía, Menchacatorre y Compañía” izeneko etxe komertziala sortu zuen: zetaren esportazioan lan egin zuen, baita beste jarduera batzuetan ere. Bere negozioei esker, fragata-flota oso garrantzitsu bat eskuratu zuen eta dirutza handia irabazi. 1841ean Cadizera mugitu zen eta han merkataritza munduan segitu.

1860. urtearen inguruan, Donostia bisitatu zuen eta 1871ko maiatzaren 29an Cádizen hil zen. Bere testamentuan zehaztu zuen bere jaraunspenaz zaharren egoitzak sortuko zirela Cádizen eta Donostian. 1889ko abenduaren 16ean Donostiako Matia zaharren egoitza ireki zen, Ibaeta auzoan.

Donostiako udaletxeak, Jose Matía Calvok egindakoa eskertzeko, Antiguoko kale bati haren izena jartzea adostu zuen, Alfonso XIII plazatik Benta-Berriraino doan kaleari, hain zuzen. Gaur egun, bi fundazioek betiko funtzioan lanean segitzen dute. Matia Fundazioa atentzio geriatrikoko zentro aurreratu bat da.[3]

Leku interesgarriak

Eraikinak

Plazak

  • Adarra plaza
  • Alfontxo XIII.a plaza
  • Bentaberri plaza
  • Errotatxo plazatxoa
  • Gaskonia plaza
  • Txalupagillene plaza

Galeria

Erreferentziak

  1. «Donostia.eus - [Berria Bilera apirilaren 26an Matia Kalea igande/jai egunetan Oinezkoen Alderdi bihurtzeari buruz»] www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  2. (Gaztelaniaz) Vasco, Diario. «Mercado de productos de caserío - Plaza Gascuña» agenda.diariovasco.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).
  3. (Gaztelaniaz) «José Matía Calvo. Llodio, Cádiz, San Sebastián | Euskádiz» www.euskadiz.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-02).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.