Mathurin Romegas
Mathurin d'Aux de Lescoux, Mathurin Romegas deitua (Mansonville, 1525 edo 1528 – Erroma, 1581eko azaroaren 4a) Maltako Ordenako almirantea izan zen.
Mathurin Romegas | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Mansonville, 1530(e)ko hamarkada | ||
Heriotza | Erroma, 1581 (egutegi gregorianoa) (41/51 urte) | ||
Hobiratze lekua | Trinità dei Monti | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | warrior monk (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | katolizismoa | ||
Erlijio-ordena | Ospitaleko Zaldunak |
Armagnaceko kondeekin lotutako familia noble batean jaio zen. 1542an Ospitaleko Zaldunekin bat egin zuen eta 1546an Ordenako zaldun bihurtu zen. Bere bizitzaren zatirik handiena galeren buru izan zen. Musulmanen izua Mediterraneoko ur eta kostaldean bihurtu zen, itsasontziak eta esklaboak harrapatuz.
1546an, Vélez de la Gomera haitza harrapatu zuen, eta handik gutxira, dirutza handiko galeoi otomandar bat. Honen ondorioz, bi urte geroago, Suleiman I.ak armada handi bat bildu zuen Maltako Setio Handia hasteko. Romegasek jarduera nabarmena izan zuen setio garaian. 1571n, Lepantoko guduan parte hartu zuen, Aita Santuaren flotan ontziratua.
1575ean galeretako jeneral izendatu zuten eta handik gutxira Tolosa Okzitaniako Prior Handia. 1577an Maisu Handiko Ordezkari aukeratu zuten, bere oinordeko izateko asmoz, baina Ordenaren barruko azpijokoek zapuztu egin zuten.
1581ean matxinada bat gertatu zen eta Jean de la Cassière Maisu Handia kargutik kendu zuten. Amotinatuek Maisu Handi berria izendatu zuten Romegas. Gregorio XIII.a aita santuak Erromara deitu zituen bi aurkariak. Romegas hoztasunez eta erdeinuz tratatu zuten, eta iritsi eta astebetera hil zen, 1581eko azaroaren 4an.
Bibliografia
- Capponi, Niccolò (2006). Victory of the West:The Great Christian-Muslim Clash at the Battle of Lepanto. Da Capo Press. ISBN 0-306-81544-3.
- Carmel Testa, Romegas, Midsea Books, Valletta, 2002 ISBN 99932-39-07-0
- E. Hamilton Currey, Sea-Wolves of the Mediterranean, London, 1910
Literatura
- Marthese Fenech, Eight Pointed Cross, BDL Publishing, Malta, 2011 ISBN 978-9995733087
- Marthese Fenech, Falcon's Shadow, BDL Publishing, Malta, 2020 ISBN 978-9918210442