Mathias Rust

Mathias Rust (Wedel, Mendebaldeko Alemania, 1968ko ekainaren 1a) alemaniar hegazkin pilotu bat da.

Mathias Rust

Bizitza
JaiotzaWedel, 1968ko ekainaren 1a (55 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakhegazkinlaria, poker jokalaria eta bakearen aldeko aktibista
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa
IMDB: nm0751799 Edit the value on Wikidata

1987ko maiatzaren 28an, Gerra Hotzaren amaieraldera, 18 urteko pilotu nerabe amateurra zela, Alemaniako Hanburgo hiritik, bakar-bakarrik, Cessna 172 hegazkin bat pilotatuz abiatu, eta Sobietar Batasuneko defentsa sistemak sahiestuz Moskuko Plaza Gorrian lurrartzea lortzeagatik mundu osoan ospetsu egin zen.

Hegaldia

Hegaldia burutzeko, Alemaniatik Sobietar Batasunera zuzenean hegan egin beharrean, Alemaniatik, aurkako norantzan hegan eginez, Feroe Uharteak zeharkatu eta Islandiara iristean biratuz, Norvegia eta Suedia zeharkatu, eta Finlandian barna Sobietar Batasunean barneratu zen.

Sobietar Batasuneko segurtasun sistemak nola sahiestu zituen inoiz argitu ez arren, adituen arabera, Baltikoaren kostaldetik Moskura doazen burdinbideen gain altuera baxuan hegan eginez lortu zuela uste dute, honela sobietar aire defentsa ekidinez.

Plaza Gorrian lurrartzean, KGBko agenteek atxilotu eta irailaren 2an epaitua eta 4 urteko espetxealdira zigortua izan zen. Moskuko Lefortovo presondegian 432 egun espetxean igaro ondoren, baldintzapeko askatasunean jarri zuten. 1988ko abuztuaren 3an Mendebaldeko Alemaniara itzuli zen, aurrez Andrei Gromyko sobietar estatu idazkariak haren askatasun baimena sinatu ondoren.

Ondorioak

Hegaldi honek Sobietar Batasunean ondorio politikoak ere izan zituen. Orduko, Mikhail Gorbatxov sobietar agintari nagusiak Sergei Sokolov defentsa ministroa eta Alexander Koldunov aire defentsako komandantea kargugabetu eta bere aldeko politikariak ipintzeko aprobetxatu zuen, biak ere Perestroika eta Glasnostren aurkariak baitziren.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mathias Rust Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.