Ziklo biogeokimiko

Ekologian, ziklo biogeokimikoa elementu kimiko eta molekula batzuek (C, N, P, S, K, H2O,...) ekosistema baten osagai biotiko zein abiotikoetan zehar jarraitzen duten ibilbidea da. Ibilbide horretan, beraz, elementu eta molekula horiek bizidunengandik, litosferatik, hidrosferatik eta batzuetan ere atmosferatik pasatzen dira etapa desberdinetan, hainbat tokitan urte luzeak egonik [1] [2]. Biosferako materiaren kopurua mugatua denez, materia hori birziklatu egin behar da Lur gaineko bizia mantentzeko; hori gertatu ezean elikagaiak agortuko ziren eta bizia desagertu.

Ziklo biogeokimikoetan elementu eta konposatu kimikoak bizidun batetik bestera pasatzen dira, eta baita osagai abiotikoetara ere (lurra, atmosfera...). Adibidez, karbonoaren zikloan elementu hori CO2 moduan dago atmosferan, eta organismo fotosintetikoek atmosferatik hartu eta molekula organiko bihurtzen dute. Gero organismo fotosintetikoetatik animalia belarjale eta haragijaleengana pasatzen da, eta hauek arnasketa egiten dutenean atmosferara itzultzen da. Azken animalia hauek hiltzen direnean karbonoa litosferara pasatzen da eta, denboraren poderioz, ikatza eta petrolio bihurtzen da. Erregai fosil horien errekuntza prozesuak karbonoa atmosferara bidaltzen du, CO2 moduan, eta zikloa berriro hasten da [3]

Elementu kimikoen ziklo biogeokimikoetan, ingurumeneko materiaz gainera, elika-sareetako bizidun guztiek dute zerikusia eta hartzen dute parte: ekoizleek, kontsumitzaileek, deskonposatzaileek...

Ezaugarri nagusiak

  • Atmosfera elementu kimikoen erreserba edo gordailu garrantzitsua da, eta, gainera, atmosferan elementu horiek gas egoeran daude, bakarrik nahiz konbinazio kimikoak osatuz: oxigenoa, nitrogenoa, karbono dioxidoa.. Atmosferako elementuekin zerikusi zuzena dute karbonoaren eta nitrogenoaren zikloek.
  • Beste hainbat elementu kimikoren zikloetan, elementu horren sorburua eta gordailua litosfera da. Lurzoruko elementu horien arteko ziklo aipagarrienak haiek dira: sufrearena, iodoarena eta fosforoarena.
  • Ekoizleek (landareek, batez ere) atmosferatik edo litosferatik hartzen dituzte elementu kimikoak elikagai gisa erabiltzeko, eta materia organikoaren osagai bihurtzen dituzte.
  • Ekoizleek osatutako materia organikoan dauden elementu kimikoak ekosistemetako elika-sareetara pasatzen dira, elika-kateetan mailaz maila pasatuz, eta azkenean, bizidunak hil eta deskonposatu ondoren, berriz ere ingurumenera bueltatzen dira, materia ez-organiko (mineral) bilakatuta.
  • Aurreneko bi puntuetan aipatu ditugu ziklo biogeokimiko nagusiak, baina horiez gainera, gaur egun badira elika-kateetan eragin handia duten beste zenbait elementu kimiko. Elementu horien zikloei arreta handia jarri behar zaie, ingurumenean edo elika-kateetako azken kontsumitzaileengan arriskuak sortzen dituztelako. Elementu arriskutsuen artean artsenikoa, beruna eta merkurioa daude, besteak beste.

Zikloak

Bi motatako ziklo biogeokimiko bereizi ahal ditugu:

  • Gaseosoa : Ziklo gaseosoan elikagarriak atmosferatik eta organo bizietatik zirkulatzen dute. Atmosferan egon daitezken elementuak karbonoa, oxigenoa eta nitrogenoa dira.
  • Sedimentarioa : Kontaminatzaileen ziklo biogeokimikoak ere aztertzen dira.

Hiru ziklo biogeokimiko nagusiak hauek dira:

Uraren zikloa ere garrantzi handikoa da, funtsezko gaia baitugu bizitzarako. Materiaren zikloaren barnean ere sailkatu liteke azken hau

Erreferentziak

  1. Dualde, V: Biología, Curso de Orientación Universitaria Ed. ECIR (1987) 628-629 ORR. isbn: 84-7065-128-5
  2. Matter cycles Lenntech
  3. Archer, David (2010). The global carbon cycle. Princeton: Princeton University Press. ISBN 9781400837076

Ikus,gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.