Materialismo dialektiko
Materialismo dialektikoa (batzuetan diamat bezala laburtuta), zientzia eta naturaren filosofia bat da, Karl Marx eta Friedrich Engels filosofoen idazkietan oinarritzen dena, Europan garatutakoa.[1][2][3]
Materialismo dialektikoak, Hegel-eko dialektika materialismo tradizionalean egokitzen du. Horrek esan nahi du munduaren gaiak bata bestearen artean erlazionatzen dituela eremu dinamiko eta ebolutibo batean, materialismo metafisikoa ez bezala, horrek munduaren gaiak eremu estatiko eta isolatu batean aztertzen baititu.
Materialismo dialektikoak mundu naturalaren eboluzioak eta eboluzio gorren fase berrien sorrera onartzen ditu. Z. A. Jordan-ek azaltzen duen moduan, “Engels-ek existentzia maila handiagoa sortzen duen ikuspegi metafisiko askotan erabili zuen, eta barrutiko gauzetan ditu bere erroak; goi-mailakoak izatearen ordena berri bat bat osatzen du lege menderazineekin; eta aurrerapen ebolutibo prozesu horrek garapenaren legengandik gobernatuta dago.”[4]
1930ko hamarkadan, Joseph Stalin eta bere bazkideek (Stalinen “Materialismo historiko eta dialektiko” liburuan bezala), materialismo dialektiko eta historikoaren bertsio sobietikoa formulatu zuten, marxismoaren interpretazio “ofizial” gisa bihurtu zena. Sobietar Batasunean irakurtzeko beharrezkoak ziren liburuetan idatzi egin zen, Europako ekialdeko beste herrialde batzuetan bezala. Txinara marxismoaren interpretazio “ofizial” gisa esportatu zen, baina herrialde horrek ez du onartu.
1960ko hamarkadako sobietar filosofia entziklopedia batek naturaren eboluzioaren konplexutasunaz mintzo da: “Forma serie guzti hauek (mekanika, fisika, kimika, biologia eta gizartea) bere konplexutasunaren arabera banandu egiten dira, txikitasunetik handitasunera. Serializazio horrek historia arloan zein estruktura arloan loturak adierazten ditu. Materiaren mugimenduaren azpiko formen lege orokorrek forma handiago guztien baliozkotasuna mantentzen dute, baina goi-mailakoen menpe daude, eta ez daukate paper esanguratsu bat. Euren jarduera aldatzen da, kanpoko egoera aldatzen delako. Legeak orokorrak zein espezifikoak izan daitezke, haien aplikagarritasun eremuaren arabera.”[5] Materiaren maila bakoitza erakunde bat bezala existitzen da, non elementuan sistema bat osatzen duten, interkonexio mota jakin baten bidez markatuta daudenak.
Terminoa
Materialismo dialektikoaren terminoa 1887. urtean sortu zuen Joseph Dietzgen-en, Marxekin kontaktua mantendu (1848ko Alemaniako Iraultzaren bitartean eta ostean) zuen sozialista bat. Filosofo gisa, Dietzgen-ek materialismo dialektikoaren teoria bera bakarrik eraiki zuen, Marx eta Engels-en laguntzarik gabe.[6] Terminoa urte berean Karl Kautsky filosofoak idatzitako Frederick Engelsen biografian topatu daiteke.[7] Marxek berak, “historiaren kontzepzio materialistari” buruz berba egin zuen, Engelsek urte batzuk geroago “materialismo historiko” gisa definitu zuena. Engelsek “materialismo dialektikoa” gehiago sakondu zuen “Naturaren dialektika” lanean, 1883an. Marxek eta Engelsek ez zuten inoiz materialismo dialektikoaren terminoa erabili, hala ere,[8] George Plekhanov-ek, Marxismo Errusiarraren aitak, materialismo dialektikoaren terminoa literatura marxistara ekarri zuen.[9] Joseph Stalinek materialismo historikoa zein dialektikoa definitu zituen marxismo-leninismoaren ikuspegi mundial gisa, eta gizartea eta historia aztertzeko metodo gisa.
Materialismo dialektikoa eta materialismo historikoaren arteko desberdinatasunak
"Materialismo dialektikoa" terminoa ez zuten Marx edo Engelsek inoiz erabili, ezta ere sistematikoki definitu. Terminoa, XIX. mendeko Georgi Plejanov iraultzaile errusiarrak sartu zuen, hala nola materialismo dialektiko eta materialismo historikoa. Plejanoven arabera, bere obra Historiaren kontzeptzio monista-n, Marx eta Engelsen materialismo dialektikoak materialismo metafisikoarekiko kontraposizioa eta alemaniar filosofoen idelismo dialektikoa izan zuen aurrekari gisa. Marx eta Engelsek Feuerbachen kritika materialista hartu zuen oinarri gisa eta Hegelen jarraitzaileak ere bai. Ondorengo garapenak, Marxen Feuerbachi buruzko tesian, ikuspegi ez dualista batean bukatu zuten, materia eta espirituaren arteko erlazio dialektiko bat barneratzen zuena.
Erreferentziak
- (Suedieraz) Wadenström, Ralf. «Materialistisk dialektik» www.wadenstrom.net (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
- Z. A. Jordan, The Evolution of Dialectical Materialism (London: Macmillan, 1967).
- Paul Thomas, Marxism and Scientific Socialism: From Engels to Althusser (London: Routledge, 2008).
- Jordan, p. 167.
- T. J. Blakeley (ed.), Themes in Soviet Marxist Philosophy (Dordrecht: Reidel, 1975), p. 29.
- Pascal Charbonnat, Histoire des philosophies matérialistes, Syllepse, 2007, p. 477.
- Kautsky, Karl. «Karl Kautsky: Frederick Engels (1887)» www.marxists.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-09).
- The Oxford companion to philosophy. (Second edition. argitaraldia) ISBN 0199264791. PMC 57283356..
- Plekhanov, The development of the monist view of history (1895)
Kanpo estekak