Mateo (garraiobidea)
Mateoa garraiobide turistiko eta erakargarri bat da. Fileteatu estiloarekin margotutako gurdiek osatzen dute. Gurdi hauek, zaldiek mugitzen dituzte, eta Buenos Aireseko auzo batzuetatik ibiltzeko balio dute.
![](../I/Mateos_Palermo.jpg.webp)
![](../I/Mateo_fileteado.jpg.webp)
![](../I/Fileteado_parte_trasera_mateo_detalle_II.jpg.webp)
- Artikulu hau garraiobideari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mateo».
Izenaren jatorria
Antzina, plazari deitzen zitzaien, euren geldialdiak plazetan egiten zituztelako, baina Armando Discepoloren Mateo izeneko antzezlanean agertzen den tiraketa zalditik hartu dute euren izena.
Mateoen kokapena
Palermo auzoko gune batean baino ezin daitezke ibili, udal erabaki batek, soilik bi geltoki izatea ahalbidetzen baitie: bata Sarmiento Etorbidean, Askatzailearen Etorbidearekin mozten den tokian, eta, bestea, Las Heras Etorbidean, Buenos Aireseko Zooaren parean.
Bertan, ibilaldi turistikoak egiteko aloka daitezke, Italia Plazatik abiatu eta Palermoko Baso eta lakuetan barneratuz.