Matakan

Matakana harresi edo dorre baten goiko aldean kanpotik kokatzen den eraikuntza da, eraso edo setio batean leku seguru eta etsaiari gauzak botatzeko erabiltzen zena. Berez, zuloak dituen plataforma bat da, murru aurreratu bat duena fatxadatik kanpo. Murru horretan gezi-leihoak eta almenak egon daitezke.

Matakana Caengo ate nagusiaren gainean.
Matakanetik jaurtigaiak botatzen.

Erdi Aroaren hasieran matakanak behin-behineko zurezko eraikuntzak ziren, eraso baten aurretik eraikitzen ziren. Baina XIII. mendetik aurrera harrizkoak egin ziren. Matakanek gotorlekuaren oinarria babestea zuten helburu. Plataforman dauden zuloetatik etsaia ikusi ez ezik, gauza beroak, harriak edo edozein jaurtigailu bota zitekeen.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Arkitektura Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.