Matahami

Matahamia[1][2][3][4] edo krepea[5][6] (frantsesez: crêpe; bretainieraz: krampouezh) bretainiar jatorria duen frantziar errezeta bat da. Matahamia gari-irin[7], esne eta arrautzezko opil mehe eta zapala da, eta kiribilduta eta jaki gozo edo gaziz atera ohi da. Frantzian oso hedatua dago, bai eta berauek dasta daitezkeen talotegiak ere. Plater edo azkenburuko baten ohiko oinarria izaten dira.

Matahami
pancake (en) Itzuli
Osagaiakgari-irina, arrautza, behi-esnea eta gurina
Historia
JatorriaFrantzia
Talotegia

Ezaugarriak

Ore honen oinarrizko osagaiak honako hauek dira: gari-irina, arrautzak, esnea, gurina, gatza eta batzuetan, nahiz eta beharrezkoa ez izan, azukrea. Matahamiak disko formarekin zabaltzen dira, bi aldeetatik maneatuz.

Tresnak

Matahamiak egiteko zartagin zabal bat eta ahalik eta lauena erabiltzen da, edo zartagin bikoitz bat. Hala ere, talotegietan talo-makina deritzen tresnak erabiltzen dituzte. Hauek matahamiak edo opil txikiak egiteko xafla borobil batzuk dira. Matahamiak egin baino lehen, maneatu behar diren gainazalean gurin pixka bat igurtzi behar da.

Matahamiak egiteko, orea burruntzaliarekin hartzen da, arrasteluarekin zabaldu eta espatula fin eta luze batekin desitsasten eta iraultzen da.

Historia

Matahamiak Frantziako Bretainia eskualdean dute jatorria. Gaur egun herrialde osoan kontsumitzen den plater tradizionala da, batez ere Kandelaria jaian. Tradizioz katiluetan zerbitzatutako sagardoaz laguntzen da.

Eskualde honetan bi plater oso antzeko bereizten dira. Krepeak, gari zuriarekin egiten direnak, gehienbat barrubete gozoetarako, eta galetteak, artobeltzarekin egiten direnak, gero barrubete gaziekin erabiltzeko.

Egindako ikerketen arabera, matahamiek Erromatarren Inperioan dute jatorria. Inperioa zabaldu zen lekuetan zehar gaur egun plater hau egiten jarraitzen dute. Espainian esne-gain harrotuarekin, marmeladarekin, azukrea, txokolatea edo hestekiekin (urdaiazpiko egosia eta gazta) betetzen dira. Gosari edo askari bezala hartzen da kafe-etxe eta jatetxeetan. Galizia eta Asturiasen inauteri garaian oso tradizionalak dira, eta filloak edo frixueloak deritze.

Krepe errezeta

15 krepe inguru burutzeko.

Osagaiak

Prestaketa

  1. Krepea zartaginean prestatuko den ontzian gurina urtu.
  2. Gozogintzako pertz batean arrautza gatzarekin jarri eta hagatxoarekin irabiatu.
  3. Beste katilu batean esne hotza irinarekin ongi nahasi, pikorrik gabe gelditu arte.
  4. Bi katiluak nahasi, hagatxoarekin irabiatu eta bertara gurin urtua eta brandya gehitu, dena ongi nahasiz.
  5. Krepeak egiteko orea buruturik, zartagin edo krepe-ontzi gurineztatua ongi berotu eta burruntzali txiki batekin orea bertan ahalik eta gehien zabaldu. Alboetan kolorea ongi har dezan utzi eta jarraian gozogintzako espatula batekin, krepeari buelta eman, horrela beste segundo batzuetan eduki atera aurretik.

Aholkuak

  • Azukrea: 50 g (ez dute denek erabiltzen, gehiago itsasten da eta postre moduan erabili beharko litzateke, gainera azkenburuko betegai gehienak gozoak izaten dira)
  • Gurinaren ordez beste koipe bat erabil daiteke.
  • Nahasketa thermomix-ean edo irabiagailu batekin egin daiteke.

Erreferentziak

  1. «matahami» Orotariko Euskal Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-10-14).
  2. «crêpe | dictionnaire électronique français-basque | Nola Erran» nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  3. «matahami - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
  4. Fundazioa, Elhuyar. «crêpe» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-10-14).
  5. Fundazioa, Elhuyar. «krepe» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2021-10-14).
  6. «krepe» Euskalterm (Noiz kontsultatua: 2021-10-14).
  7. «crêpe | dictionnaire électronique français-basque | Nola Erran» nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2021-09-10)
    Aipua: «à la farine de blé»
    .

Ikus, gainera

Kanpo-estekak

gastronomiavasca.net/eu/gastro

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.