Matías Escalzo

Matías Escalzo Acedo (Sesma, 1690eko ekainaren 9a - Columbrianos, 1749ko azaroaren 11) nafar apaiz katolikoa izan zen, Astorgako apezpikua izandakoa.

Matías Escalzo
Roman Catholic Bishop of Astorga (en) Itzuli

1748ko martxoaren 4a -
Pedro Cáceres Casado (en) Itzuli - Francisco Javier Sánchez Cabezón (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Astorga (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSesma, 1690eko ekainaren 9a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaColumbrianos (en) Itzuli, 1749ko azaroaren 11 (59 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, inkisidorea eta apezpiku katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Biografia

Iratxen eta Valladoliden egin zituen ikasketak. Ziortzako kolegiatako abade bezala, Mallorcako auzitegiko fiskal eta inkisidore bezala eta azken erresuma honetako kantziler nagusi bezala aritu zen. 1729ko uztailaren 29an Kordobako inkisidore eta, ondoren, Gorteko Auzitegiko kide izatera pasa zen. Bere kudeaketari esker, hamarkada hasieran hasi zen judu aurkako prozesuekin amaitu zen.

1745eko apirilaren 6an Inkisizioaren Kontseiluko fiskal izendatua izan zen, eta 1746ko maiatzean erakunde bereko kontseilari, Manuel Isidro Orozco inkisidore nagusiak proposatua izan zelarik. 1748an Astorgako gotzain izendatu zuten. Columbrianosen hil zen, gaur egungo Leongo probintziaren ipar-mendebaldean, 1749an.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.