Masustondo
Masustondoa edo marugatzea[1] (Morus) zuhaitz genero bat da, masustak ematen dituena. Jatorriz Asia, Afrika eta Ipar Amerikakoa, 10 eta 16 espezie artean ditu eta Rosales ordenaren barruan sailkatua dago. Broussonetia generoa oso gertukoa du.
Masustondo | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Rosales |
Familia | Moraceae |
Generoa | Morus |
Datu orokorrak | |
Kolorea | gorri eta gorrindol |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | mulberry (en) eta mulberry wood (en) |
Azkar hazten dira, baina gutxitan 15 metro baino gehiago. Hostoak sinpleak dira, batzuetan lobulatuak, eta zerradunak ertzetan. Fruitua sinplea da, 2-3 zentimetroko luzerarekin, eta masusta itxurakoa.
Espezieak
Hauek dira:
- Morus alba L. (Masusta zuria)
- Morus australis Poir.
- Morus cathayana Hemsl.
- Morus celtidifolia Kunth
- Morus hybr.
- Morus kagayamae Koidz.
- Morus macroura Miq.
- Morus mesozygia Stapf
- Morus microphylla Buckley
- Morus mongolica (Bureau) C. K. Schneid.
- Morus nigra L. (Masusta beltza)
- Morus rubra L.
- Morus serrata Roxb.
Erreferentziak
- Marugatze. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-1-10).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.