Masumida santutegia
Masumida santutegia (japonieraz: 真清田神社 Masumida Jinja) Ichinomiya hirian dagoen santutegi xintoista da, Japoniako zaharrenetakoa.
Masumida santutegia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Aichi |
Japoniako hiri nabarmen | Ichinomiya |
Koordenatuak | 35°18′27″N 136°48′07″E |
Izena | honoakari (en) |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | 愛知県一宮市真清田一丁目2番1号 eta 2-1 Masumida 1-chōme, Ichinomiya, Aichi 491-0043 |
Webgune ofiziala | |
Historia
Hiriaren Ichinomiya izenak "lehenengo santutegia" esan nahi du, izan ere Owari probintzian eraiki zen lehenengo santutegia dela uste baita. Kujiki liburuak dioenez k.a. 628 urtean sortua da. Heian Aroaren hasieran (VIII mendean) dagoeneko aipatzen da.
Oda leinuaren babesa izan zuen eta ondoren Tokugawa shogunerriarena, harik eta Edo Aroa bukatu zen arte.
Altxorrak
Japoniako Kultur ondare izendaturiko hainbat tresna ditu:
- 12 kagura maskara, gehienak Kamakura Arokoak.
- 1457ko zeramikazko 25 bandeja eta katilu.
- 1574ko brontzezko 22 katilu eta plater, zeremoniatan erabiltzen zirenak.
Iruditegia
- Sarrerako torii-a.
- Romon atea.
- Haiden eraikin nagusia.
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Webgune ofiziala
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.