Mastoide apofisi
Mastoide apofisia[1] tenporal hezurraren irtenune biribildu bat da, kanpoko entzumen hodiaren atzean dagoena, eta gihar sargune garrantzitsu bat da, esternokleidomastoideoa barne. Oro har, mastoide apofisia, pixka bat handiagoa da gizonezkoetan emakumezkoetan baino. Izena, mastoideoa, grezierazko mastos hitzetik dator, emakumezkoen ugatzaren antzerako duen formari erreferentzia eginez.
Mastoide apofisi | |
---|---|
![]() | |
Xehetasunak | |
Honen parte | Loki-hezurraren zati petrosoa mastoid part of the temporal bone (en) ![]() |
Konponenteak | gelatxo mastoideoa |
Identifikadoreak | |
Latinez | processus mastoideus |
TA | A02.1.06.004 |
FMA | 52872 |
Terminologia anatomikoa |
Gaixotasunak
Tenporal hezurraren mastoide apofisiak, euren barnean airea duten barrunbe edo zeldak ditu, zelda mastoideoak deitzen direnak. Mastoiditis akutua, mastoide apofisiko zelda mastoideoen barneko infekzio biriko bat da. Epitelio zelulen eraketa neoplasikoa zelula mastoideoetan, kolesteatoma deitzen da, eta entzumen arazoak, gortasuna, eta heriotza ere eragin dezake, tratamendurik jaso ezean.
Infektaturiko hezurraren eta kolesteatoma baten ateratzea, mastoidektomia deritzon prozedura kirurgiko bat da, belarriaren atzealdetik eta kanpoko entzumen hoditik egiten dena.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Otorrinolaringologia Hiztegia ] [2015]
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |