Mastitis
Mastitisa[1] ugatz-guruinaren inflamazioa edo hantura da. Bularreko minbiziaren sintomekin duen antzagatik, egoera bat ala bestea eskluditu beharko lirateke diagnostikoa baieztatzeko.[2] Edoskitzaroan emakumeen %1-3 artean jasaten dute.[3]
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Mastitis | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | bularreko eritasuna, breastfeeding difficulties (en) , inflammatory disease (en) , reproductive system disease (en) , skin and integumentary tissue symptom (en) eritasuna |
Espezialitatea | Ginekologia familia-medikuntza |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | novobiocin sodium (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | N61 |
DiseasesDB | 7861 |
MedlinePlus | 001490 |
eMedicine | 001490 |
MeSH | D008413 |
Disease Ontology ID | DOID:10690 |
Mastitisa ohikoa da albaitaritza arloan, gizakien antzeko definizioa izanda. Oro har, bakterio batek eragindako behi-aziendari eragiten dio, animaliaren titiburuak gogortuz, errapea bezala, esne-hornidura moztuz eta, horren ordez, likido horixka eta usaintsua jariatuz, gehienetan odol-hondakinekin batera. Oso kasu larrietan heriotza eragiteko gai da.
Mastitis bati maizen lotutako mikroorganismoak B taldeko estreptokokoak, Staphylococcus aureus, gizakietan Mycobacterium generoko espezie ez-tuberkulosoak eta euliek transmititutako behi-mastitisa sortzen duen arcanobacterium pyogenes dira.[3]
Erreferentziak
- Euskalterm: [Gaixotasunak Hiztegia] [2015]
- Euskalterm: [Ginekologia Hiztegia] [2015]
- (Gaztelaniaz) Capítulo 120. Infecciones estafilocócicas. in: Harrison Principios de Medicina Interna. (16. argitaraldia) McGraw-Hill.
Kanpo-estekak
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |