Mastigophora
Mastigophora (grezieratik: mastix, akuilu eta phoros, eraman) izenarekin Sarcomastigophora talde polifiletikoaren barruan dauden bi taldeetako bat ezagutzen dugu. Talde honetan flageloa dutenak daude eta, horregatik, flagelatu izena ere ematen zaie. Flagelatuek zelula bakar bat dute eta flagelo izeneko organulua.
Oso talde heterogeneoa da, lehen protozoo izenarekin ezagutzen zen taldearen barruan. Bere ezaugarri nagusia bizitzako une batean edo guztietan flagelo luzeak izatea da. Ez da talde natural bat, hala ere, eta ez da jasotzen sailkapen modernoetan, baina oso ohikoa da biologiako testu-liburuetan. Flageloen erabilera mugimendua izan daiteke, edo janaria eskuratzea. Batzuetan flagelo horiek sensorialak dira.
Flagelatu batzuek bizitza librea eta bakartia dute, batzuk sedentarioak dira eta beste batzuk milaka kidez osatutako koloniak eratzen dituzte. Ur geza eta gazitan daude. Azken honetan, diatomeoekin batera animalia askoren elikagai nagusiak dira. Espezie batzuk lurzoruan bizi dira. Batzuek plastoak dituzte, kolorezko pigmentuekin; klorofila dute batzuek, algen antzekoak dira eta landareen barruan sailkatu ohi dira. Flagelatu planktonikoak enkistatu daitezke, bizi egoera oker bati erantzuteko.
Amerikar tripanosomiasia sortzen duen Trypanosoma cruzi talde honen baitan ere sailkatzen zen.
Lehen Sarcodina taldearekin batera sailkatzen zen Sarcomastigophoraren barruan. Mastigophoraren barruan bi talde zeuden:
- Phytomastigina izenekoek kloropastoak dituzte barnean eta beraz fotosintesia egiten dute. Alga berdeak honako taldekoak dira.
- Zoomastigina izenekoak heterotrofoak dira. Hauen barruan kokatzen dira dinoflagelatuak.
Gaur egun sailkapen honek ez du baliagarriatsunik.