Master Of Puppets
Master Of Puppets Metallica izeneko thrash metal-eko talde estatubatuarraren hirugarren diskoa da. 1986ko martxoaren 3an argitaratu zen. Album honek Billboard zerrendaren 29º postua lortu zuen, eta 80.hamarkan gehien saldu zen diskoenetako bat izan zen (Guztira 6.100.000 izan ziren). Metallicaren album onenetarikotzat hartzen da, batez ere Lars Ulrichen bateria eta Kirk Hammetten gitarrarengatik.
Master Of Puppets | |
---|---|
Metallicaren albuma | |
Egilea(k) | Metallica |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | Master of Puppets |
Ekoizpen lekua | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | LP, disko konpaktu eta musika-streaming |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Thrash metala |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 54:41 minutu |
| |
Grabazioa | Sweet Silence Studios (en) |
Diskoetxea | Elektra Records |
Zatiak | 8 musika pista |
Deskribapena | |
Honen parte da | Metallica's albums in chronological order (en) Metallica studio albums discography (en) |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Metallica Flemming Rasmussen (en) |
Ride The Lightning bezala, Flemming Ramussenek produzitu zuen. Diskoak ez dauzka abestien bideoak, garai hartan taldeak ez zuelako nahi. Abestiek taldearen beste aurreko lanetan baino enfasi lasaigo bat daukate eta guztiek bost minutu baino gehiago irauten dute.
Master Of Puppets Metallicak Flemming Ramussekin irarri zuen azken diskoa izan zen. Baita ere Cliff Burton baxu-jotzailearen azken albuma izan zen, 1986ko irailaren 27an Suedian izandako autobus istripu baten hil baitzen.
Abestiak
Disko guztiaren iraupena: 54 minutu.
Izena | Iraupena |
---|---|
Battery | 5:10 |
Master Of Puppets | 8:38 |
The Thing That Should Not Be | 6:32 |
Welcome Home (Sanitarium) | 6:28 |
Disposable Heroes | 8:14 |
Leper Messiah | 5:38 |
Orion | 8:12 |
Damage, Inc. | 5:08 |
Datu interesgarriak
- Taldeak kontzertuetan "Battery" jotzen duten bakoitzean James Hetfieldek entzuleei zera galdetzen ohi die: "Are you Alive? How does it feel, to be Alive?" [1] (Bizirik al zaudete? Nolakoa da bizirik egotea?).
- The Thing That Should Not Be" abestiak H.P. Lovecraft idazlearen istorioei erreferentzia egiten dio, Ride The Lightning diskoko The Call Of Ktulu bezala.
- "Welcome Home (Sanitarium)", "Master Of Puppets", "Disposable Heroes", "Battery" eta "The Thing That Should Not Be" Guitar Hero bideo-jokoan jo ahal dira. "Battery" berriz, Rock Band 2 bideo-jokuan.
- Albumak 20 urte bete zituenean, 2006an, Metallicak abesti guztiak jo zituen Escape from the Studio '06 izeneko biran.
Kredituak
Metallica
- James Hetfield - ahotsa, gitarra erritmikoa, gitarra akustikoa ("Battery" abestian).
- Kirk Hammett - gitarra.
- Cliff Burton - baxu elektrikoa, koruak.
- Lars Ulrich - bateria, perkusioa.
Produkzioa
- Flemming Rasmussen
- Metallica
- Andy Wroblewski
- Michael Wagener
- Mark Wilzcak
- Mike Gillies
- George Marino
- Michael Alago
Bilgarria
- Peter Mensch – azalaren ideia.
- Don Brautigam – azalaren diseinua.
- Ross Halfin; Rich Likong; Rob Ellsi – argazkia.
Erreferentziak
- [2] The Best-Selling Albums of the 80s.
- [3] Metallicaren web-gune ofiziala.
- [4]
- [5] (ingelesez).
- [6] (gaztelaniaz).
- ↑ .
- ↑ (Gaztelaniaz) The Best-Selling Albums os the 80s, 118. orrialdea, ISBN 84-662-1194-2.
- ↑ , https://metallica.com/.
- ↑ , http://www.taringa.net/comunidades/metallica/6024579/Curiosidades-musicales-de-Metallica-experto.html.
- ↑ , https://en.wikipedia.org/wiki/Master_of_Puppets.
- ↑ , https://es.wikipedia.org/wiki/Master_of_Puppets.