Masta

Masta ontzietan, belei eusteko zutik kokatzen den haga da[1]. Itsasontzi baten masten multzoari masteria diogu.

Grand Turk itsasontziaren mastak.

XX. mendera arte zurezkoak ziren, baina egun beste materialez ere egiten dituzte.

Brankatik txopara hiru hagako itsasontzi baten mastek honako izenak dituzte:

  • Trinketa: brankatik gertuago dagoena.
  • Nagusia: altuena, belaontziaren erdialdean dagoena.
  • Mesana: txopatik gertuago dagoena.

Brankatik haga horizontala ateratzen denean ontzi-muturra du izena.

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Masta. .

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.