Massachusetts
Massachusetts (ingelesez ˌmæsəˈtʃuːsɨts ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da. Ameriketako Estatu Batuetako ipar-ekialdean dago. Haren hiriburua Boston da. Guztira 6,3 milioi biztanle ditu.
Geografia
Ingalaterra Berria eskualdea osatzen du Connecticut, Maine, Hampshire Berri, Rhode Island eta Vermont estatuekin batera.
Laua da kostaldean eta menditsua mendebaldean (Berkshire mendiak). Taunton, Connecticut eta Merrimack ibaiak igarotzen dira estatutik[1].
Historia
Juan Verrazanok esploratu zuen kostaldea 1524an. 1636ko irailaren 8an Harvard Unibertsitatea sortu zuten Cambridgen, Bostondik gertu, hasieran "New College" izenaz. Burujabetasunaren aldekoen gune garrantzizkoena izan zen, eta 1776an sartu zen Batasunean.[2]
Ekonomia
Industrian, ehungintza eta oinetakogintza dira jarduera nagusiak, eta baita arrantza eta ontzigintza ere. Harvard Unibertsitatea bertan dago.[3]
Hezkuntza
Massachusettseko hezkuntzak emaitza oso onak lortzen ditu AEBetan eta nazioartean egiten diren ebaluazioetan, baina bereziki goi mailako hezkuntzak lortu du nazioarteko ospea. Munduko unibertsitate pribatu onenetakoak dira, urtero egiten diren sailkapenen arabera, Harvard University eta Massachusetts Institute of Technology, biak Cambridge hirian. Bi unibertsitate horiek munduko unibertsitate bikainenen goi-goiko postuetan hamarkadetan egon dira, baina bi horiekin batera, beste hainbat erakunde ere bai: Tufts University, Boston College, Brandeis University, Boston University eta Northeastern University, besteak beste. Massachusettseko unibertsitate publikoak (UMass) ere ospe ona du AEBetan. Bost campus ditu.
Massachusettsen ospe handiko goi mailako arte eskolak ere daude: Williams College, Amherst College eta Wellesley College.
Biografiak
- John Adams (1735-1826), AEBetako presidentea (1797-1801).
- Nathaniel Hawthorne (1804- 1864), idazlea.
- Edgar Allan Poe (1809-1849), idazlea.
- Emily Dickinson (1830-1886), idazlea.
- John F. Kennedy (1917-1963), AEBetako presidentea (1961-1963).
- George H. Bush (1924-), AEBetako presidentea (1989-1993).
- Jack Lemmon (1925-2001), aktorea.
Iruditegia
Lexington Common Boston Gay Head Light
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo estekak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |