Maskulo Etxea
Maskulo Etxea ("Barraskilo Etxea" batueraz), Maskulo Etxi bezala ere ezaguna, Ondarroako eraikin zibil historikoa da; XX. mende hasieran aurrezki kutxa baten egoitza izateko eraikia, Espainiako Gerra Zibilaren ostean guardia zibilen koartela bihurtu zen. Hauek bertan 65 urtez egon ondoren,[1] 2013an hainbat zerbitzu publikotarako egoitza bihurtu zen.[2]
Maskulo Etxea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Ondarroa |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XX. mendea |
Izena
Eraikinari izen propiorik jarri ez bazitzaion ere, herriko jendeak fatxadako dorreen puntan dauden barraskiloak ("maskuluk") erabili zituen etxea ("etxi") izendatzeko.
Kokapena
Eraikina San Inazio kalearen 21 zenbakian kokatua dago (23, guardia zibilaren arabera[3]), garai batean Erriberako errebala zen zonaldean.[4] Gaur egunean herri erdigunea da.
Eraikina
Eraikina 870 metro karratuko orubean kokatua dago.[5] Pedro Gimon Egigurenek diseinatu zuen, herriko frontoia, Kofradia Zaharra[6] eta Vega hotela egin zituen arkitektoak berak. Egile honek bere bizitzan zehar estilo desberdinak landu zituen (modernismoa, neomediebalismoa, moda britanikoa, akademizismo klasizista...), harik eta bere azken etapan euskal errejionalismoan eta "neovasco" estiloetan zentratu arte.[7]
Erabilera
Aurrezki kutxa
Lehen urteetan, eraikina Bizkaiko Aurrezki Kutxaren egoitza izan zen.[4]
Kuartela
II. Errepublika garaian, eraikina Miñoien egoitza izan zen.[4] Guardia Zibila 1939an etorri zen bertara, udal agintari frankisten gestioen eraginez.[8]
1968 inguruan, Ondarroako kuartelean "Poblet" ezizeneko sarjentua lanean aritu zen, bertan egiten zituen torturengatik ezaguna.[9] 1973an, Hidalgo kapitaina etorri zen Ondarroara. Errepresio ekintzengatik oso ezaguna bihurtuko zen ofizial hau, hala nola urte horretan bertan, urtarrilean, herrian egin zuen sarekada masiboarengatik.[10]
Guardia Zibilak 2000ko hamarkadan urtean utzi zuen eraikina. Indar armatu honen alde egitea herritarren artean ospakizunerako motiboa izan zen.
Zerbitzu publikoa
2006 urtean Ondarroako Udalak eraikinari erabilera soziala emateko asmoa adierazi zuen.[11] 2007an Bizkaiko Foru Aldundiarekin zio hori zuen hitzarmena sinatu zuten.[12]
2013 urtean, eraikinaren zati bat (beheko solairuaren 300 m2) menpekotasuna duten pertsonei zerbitzua emateko eguneko zentro bezala prestatu zen.[5] Eguneko zentroa urrian inauguratu zen, 15 erabiltzailerentzako lekuarekin; eta leku hauek handituz joateko esperantzarekin. IMQ enpresak kudeatzen du.[13] Era berean, 1. solairua ezgaitasun psikikodun pertsonen egoitza bezala prestatu zen, Gorabide elkarteak kudeatzen duena.[14]
2016ean, beheko solairuaren zati bat Kamiñaldeko hondamendiaren eraginez kanporatutako auzokideei arreta emateko bulegoa prestatu zen,[15] Alokabide erakundeak kudeatua.[16] 2018an, Lea-Artibaiko Amankomunazgoak bulego hau zerbitzu sozialen arreta emateko aldatu zuen.[17]
Jabetza
Guardia zibila atera zenean, eraikina Bizkaiko Foru Aldundiaren esku geratu zen, salbu eta beheko solairua: haren jabetza Bilbao Bizkaia Kutxak mantendu zuen.[12] Ondarroako Udalaren bitartekaritza lanaren ostean, kutxa honek beheko solairuaren jabetza Aldundiari esleitu zion; horretara, 2013tik eraikina Bizkaiko Foru Aldundiaren jabetzakoa da.[5]
Gertakari historikoak
1975ean, salbuespen-egoera indarrean zegoela,[18] maiatzaren 23an Koldo Arriola ikaslea, 18 urtekoa, eraikinaren barruan erahila izan zen. Gauean, bera eta beste bi ikaskide afari batetik "34" diskotekarantz zihoaztela,[19] kuartelaren paretik euskaraz kantuan igaro ziren. Guardia zibilek altoa eman zieten, eta Arriola indarrez eraikinean sartu zuten; Pedro Rodriguez guardiak bi tiro emanda hil zuen. Biharamunean, gurasoek guardia baten deia jaso zuten gorpua kanposantuko deposituan zutela jakinarazteko. Hurrengo egunetan protesta mobilizazio handiak izan ziren herrian.[18] 2010ean bere omenezko oroigarri bat ezarri zen bertan.[20]
1982ko maiatzaren 2an Antonio Pablo Fernández Rico guardia zibila, 25 urtekoa, eraikinaren aurrean erahila izan zen. Sarreran guardia egiten ari zela, pertsona bat oinez hurbildu zitzaion, pistola batekin hiru aldiz tiro emanez. Hiltzaileak korrika ihes egin zuen, eta Debako errepidean bere zain zegoen auto batean ihes egin zuen. Fernández lurrean etzanda geratu zen, eta Gurutzetako Ospitalera eraman zuten; ingresatu eta ordubetera hil zen, hiru tiroetatik bi leku hilgarrietan hartu baitzituen.[21] Ekintza hau ETAren Gorrotxategi komandoak burutu zuen, eta Jose Ramon Larrinagak 12 urteko espetxe zigorra jaso zuen, pistola ezkutatzea egotzita.[22]
1990 urtean, ETAren beste komando batek eraikinari eraso egin zion granada-jaurtigailuak erabiliz. Julen Atxurra etakideari ekintza honetan parte hartzea egotzi zitzaion.[23]
1990. hamarkadatik aurrera kale borrokak izandako goraldian, Ondarroako guardia zibilen kuartela hainbat aldiz erasotua izan zen:
- 1999 urtean, lau gaztek 6-8 molotov koktel jaurti zizkioten, guardia bati zauri arinak eraginez.[24]
- 2001 urtean, 11 molotov koktel jaurti zituzten eraikinaren kontra, Olaia Castresana ETAkidearen heriotzaren testuinguruan.[25] Ez zuten kalte pertsonalik eragin.[26]
Erreferentziak
- «Berbenako atean guardia zibila - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- FRADUA, Imanol. (2011). «Ondarroa dispondrá de una residencia y un centro de día en octubre de 2012» www.deia.eus (https://www.deia.eus/)+(Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- Txantiloi:Va Civil, Dirección General de la Guardia. «Plantilla Home Principal» www.guardiacivil.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- ZUBIKARAI, Augustin. Ondarroa ikusgarri. https://www.euskerazaleak.biz/.
- (Gaztelaniaz) «La Diputación mantiene en suspenso la apertura del centro de día para mayores» El Correo 2013-03-20 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- BURGOA, Yolanda. 2017. Ondartour. https://m.facebook.com/Ondartour/photos/a.1591348210878043/1610183202327877/
- «Pedro Guimón Eguiguren | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- ORUEMAZAGA, Imanol. (2008). 1933-04-23:UDAL HAUTESKUNDEAK. HERRITARREK HERRIGINTZAN PARTE HARTZEKO ABIAPUNTU HISTORIKOA. https://ondarroakohistoria.files.wordpress.com/.
- author., Buces, Javier,. 1968, Gipuzkoa en estado de excepción. ISBN 978-84-17713-00-3. PMC 1090826066. (Noiz kontsultatua: 2021-05-22).
- ORUEMAZAGA, Imanol. (2000). 1973. urtea Ondarroan. https://ondarroakohistoria.files.wordpress.com/.
- (Gaztelaniaz) «ONDARROA / Eguneko Zentroa egingo da Guardia Zibilen kuartelean» El Diario Vasco 2006-01-19 (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
- FRADUA, Imanol. (2013). «El centro de día de Ondarroa abrirá sus puertas con 15 plazas» www.deia.eus (https://www.deia.eus/)+(Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- «Centro de Día en Ondarroa - Residencia de Día para Mayores Bizkaia» IMQ IGURCO Residencias y Centros de día (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
- «ONDARROA» Gorabide (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
- (Gaztelaniaz) «Ondarroa acerca a pie de calle los servicios sociales de la Mancomunidad» El Correo 2018-03-02 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b8fc153391b0592a44. (2016-04-22). «Alokabide tiene dispuesto el realojo de 50 familias afectadas por los desprendimientos de Ondarroa» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- (Gaztelaniaz) «La Mancomunidad abre una oficina de servicios sociales en Maskulo Etxea» El Diario Vasco 2018-03-05 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- ANONIMOA. (1975). Noticias del País Vasco durante el estado de excepción. .
- (Gaztelaniaz) turrune. (2020-05-24). «45 urte diz KOLDO ARRIOLA txakurrak erailbela! Ondarruko herrixak EZ DAU AHAZTEN!» Turrune! (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- «Recuerdan en Ondarroa a Koldo Arriola, ejecutado por la Guardia Civil en 1975 - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- (Gaztelaniaz) Barbería, José Luis. (1982-05-02). «Guardia civil asesinado en la localidad de Ondárroa» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- «Memoria de vida» www.rtve.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- Polizia. (2006). Francia entrega temporalmente a España al miembro de ETA Julián Achurra Egurola "Pototo". http://www.interior.gob.es/.
- (Gaztelaniaz) «Herido leve un guardia civil en el ataque contra una casa-cuartel en Ondarroa» Última Hora 1999-10-17 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- «Lanzan 11 cócteles molotov contra el cuartel de la Guardia Civil de Ondarroa» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).
- (Gaztelaniaz) «Lanzan once cócteles molotov contra el cuartel de la Guardia Civil de Ondarroa» abc 2001-07-26 (Noiz kontsultatua: 2021-04-27).