Masjid al-Nabawi
Al-Masjid al-Nabawī (arabieraz: المسجد النبوي ; ʔælˈmæsdʒɪd ænnæbæwiː ahoskatua, "Profetaren meskita") edo Profetaren meskita Medinako meskita da, Mahomak berak eraikia. Musulmanentzat Islamaren bigarren lekurik sakratuena da (lehendabizikoa Mekako Masjid al-Haram izanik). al-Walid I.a omeiatar kalifaren zaharberritzearen ondoren, egun Mahomaren hilobia du bere barnean[1]. Egun Bi Meskita Sakratuen Jagoleen poterepean dago, bere buruarentzat Saudi Arabiako erregeeek aldarrikatzen duten titulua hain zuzen ere.
Masjid al-Nabawi | |
---|---|
المسجد النبوي | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Saudi Arabia |
Province of Saudi Arabia | Medina Province |
Hiria | Medina |
Koordenatuak | 24°28′06″N 39°36′39″E |
Historia eta erabilera | |
Foundation stone–laying ceremony | 622 |
Erlijioa | islama |
Izena | Muhammad |
Edukiera | 600.000 |
Arkitektura | |
Estiloa | Islamiar arkitektura |
Dimentsioak | 105 () m |
Atalak | minarete: 10 |
Mahomaren hilobia Kupula Berdearen barruan dago, jadanik XII. mendean eraikita zegoena[2]. Abu Bakr edo Umar bezalako agintari musulmanak ere meskitaren inguruan lurperatuta daude.
Jatorrian Mahomaren etxea zen baina hejira eta gero bertan meskita bat eratzea erabaki zuen.
Erreferentziak
- Ariffin, Syed Ahmad Iskandar Syed. (2005). Architectural Conservation in Islam : Case Study of the Prophet's Mosque. Penerbit UTM, 88 or. ISBN 9789835203732..
- Encyclopedia of the orient
Kanpo estekak
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |