Masada

Masada (hebreeraz: מצדה, Metzada) Israelgo Hegoaldeko barrutian dagoen antzinako gotorlekua da, Judeako basamortuaren ekialdean Itsaso Hila kontrolpean duen goi-ordoki isolatu batean eraikia izan zena. Herodes I.a Handiak bertan jauregiak eraiki eta hiria gogortu zuen K.a. 37 eta K.a. 31 artean. Erromatar legioek Lehen Judu-Erromatar Gerraren amaieran hiria setiatu eta bertan zeuden 960 judu-matxino eta bere familiek bere buruaz beste egin zuten. Masada Aradetik 20 kilometrotara ekialderantz dago.

Masada1
UNESCOren gizateriaren ondarea

MotaKulturala
Irizpideak iii, iv, vi
Erreferentzia 1040
KokalekuaIsrael
Eskualdea2Europa eta iparraldeko Afrika
Koordenatuak 31°18′56″N 35°21′14″E
Izen ematea2001 (XXV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Egun Israelgo ordainketa-turismogunerik ospetsuena da.[1]

Erreferentziak


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.