Maryse Urruty
Maryse Urruty (Martxueta, 1988ko abuztua) antzezle euskalduna da.
Maryse Urruty | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Martxueta, 1988ko abuztua (35 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Bizilekua | Baiona |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Sortzez, Martxuetakoa izan arren, gaur egun Baionan bizi da. Donibane Garaziko lizeoan zenean hasi zen antzerkigintzan, Antton Luku irakasle zuela. Okzitaniako Tolosan egin zituen Zientzia Politikoak. Halere, antzokiek gehiago erakartzen zutenez, Parisko l'École du Jeu antzerki eskolan izena eman eta hango ikasketak amaitu ostean, bere konpainia muntatu (13R3P izenekoa) eta beste konpainia batzuekin elkarlanean hasi zen. Orain, Euskal Herrira itzulita, elkarlanekin segitzen du eta antzerkian euskaraz aritzeko gogoz. Martxan jarri nahiko lukeen proiektu bat: euskaraz eta emakume askorekin eginiko obra bat.
Kanpo estekak
- "Antzerkia Mundua deskribatzeko, errateko modu bat da" elkarrizketa, Euskal Kultura Erakundea (EKE), 2020-03-11n kontsultatua.
- "Internet, ipuin batek erranik" artikulua Iparraldeko Hitza, 2020-03-11n kontsultatua.
- "Orain" Maryse Urruty-ren eskutik bideoa, Kanaldude, 2020-04-30ean kontsultatua.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.