Maryland
Maryland Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da. Estatu Batuetako ekialdean dago kokatuta, Ozeano Atlantikoaren kostaldean. Bere hiriburua Annapolis da baina hiri garrantzitsuena Baltimore. Guztira 5,3 milioi biztanle ditu.
Delaware, Pennsylvania, Virginia eta Mendebaldeko Virginia eta Ozeano Atlantikoa ditu inguruan. Lurralde laua da. Potomac eta Susquehanna ibaiak igarotzen dira estatutik. Nekazaritza (tabakoa, artoa, fruituak) eta meagintza (ikatza eta burdina) dira ekonomiaren oinarri.
Historia
Karlos I.a Ingalaterrakoak George Calver-en eskuetan utzi zuen estatua. 1778an Batasunean sartu zen. Marylandeko lurraldearen barruan dago Columbiako barrutia, eta han dago Washington, Estatu Batuetako hiriburua.
Biografiak
- James M. Cain (1892)-(1977), idazlea
- Dashiell Hammett (1894-1961), idazlea.
- Philip Glass (1937-), musikagilea.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014-1-6 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.