Mary Shelley's Frankenstein
Mary Shelley's Frankenstein (euskaraz: Mary Shelleyren Frankenstein) beldurrezko drama filma da, Kenneth Branagh britainiar zinemagile eta aktoreak 1994an zuzendu eta antzeztu zuena. Francis Ford Coppolak ekoiztu zuen. Mary Shelley idazlearen Frankenstein eleberrian oinarritua dago. Robert De Niro, Kenneth Branagh, Tom Hulce, Helena Bonham Carter, Aidan Quinn, Ian Holm, Richard Briers eta John Cleese izan ziren antzezle nagusiak.
Mary Shelley's Frankenstein | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1994 |
Izenburua | Frankenstein |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Japonia eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa, beldurrezko zinema, zientzia-fikziozko filma, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 123 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Frankenstein |
Grabazio lekua(k) | Suitza eta Pinewood Studios (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Kenneth Branagh |
Gidoigilea(k) | Frank Darabont Steph Lady |
Antzezlea(k) | |
Robert De Niro (Frankensteinen munstro) Tom Hulce Helena Bonham Carter (Elizabeth Lavenza (en) , Bride of Frankenstein (en) ) Aidan Quinn Ian Holm John Cleese (Doctor Waldman (en) ) Kenneth Branagh (Victor Frankenstein (en) ) Richard Briers Robert Hardy Cherie Lunghi Celia Imrie Hugh Bonneville Fay Ripley (en) Stuart Hazeldine (en) Gerard Horan | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Francis Ford Coppola James V. Hart |
Konpainia ekoizlea | American Zoetrope (en) |
Edizioa | Andrew Marcus |
Ekoizpen-diseinatzailea | Tim Harvey (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Patrick Doyle |
Argazki-zuzendaria | Roger Pratt |
Jantzi-diseinatzailea | James Acheson (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Alemania |
Historia | |
Nominazioak | Makillaje onenaren Oscar Saria 67. Oscar Sariak Daniel Parker (en) , Paul Engelen (en) , Carol Hemming (en) |
Makillaje onenaren Oscar Sariaren izendapena jaso zuen (Daniel Parker, Paul Engelen eta Carol Hemming).
Argumentua
Filma Mary Shelley idazlearen honako hitzekin hasten da:
« | "Geure izatearen beldur misteriotsuekin solastuko zen eta izuikara zoragarria eragingo zuen kontakizun bat pentsatzen jarri nintzen; irakurleak ingurura begiratzean beldur izateko kontakizuna, odola mamitu eta bere bihotz taupadak azkartu zizkiona." | » |
1794. urtea da eta Robert Walton kapitainak (Aidan Quinn) Artiko itsasoko uretatik Victor Frankenstein erotua (Kenneth Branagh) erreskatatu du, bere eromenak edonora jarraitzen dion gizona. Frankenstein doktoreak kontakizun izugarri bat aipatuko dio...
Ingolstadt hiriko unibertsitatean (Bavaria, Alemania) Waldman irakasle makurra (John Cleese) ezagutu zuen, honek bizitza eta heriotzaren mugekin esperimentatu zuen. Jada Suitzako sorterrira itzulitza, Victor beragan heriotzari erronka egiteko ezinbesteko obsesioa piztuaraziko zaio, izaki bizidun bat sortzea. Kolerak Geneva hiria zigortzen duen bitartean, Victor bere laborategian gau eta egun sartu, eta handik inoiz irten gabe izaki bitxi eta akasdun bat sortuko du (Robert de Niro).
Aktoreak
- Robert De Niro: Izakia / Soldadu herrena
- Kenneth Branagh: Victor Frankenstein
- Tom Hulce: Henry Clerval
- Helena Bonham Carter: Elizabeth
- Aidan Quinn: Robert Walton kapitaina
- Ian Holm: Frankenstein baroia
- Richard Briers: Aitona
- John Cleese: Waldman irakaslea
- Robert Hardy: Krempe irakaslea
- Cherie Lunghi: Victorren ama
- Celia Imrie: Moritz andrea
- Trevyn McDowell: Justine
- Gerard Horan: Claude
- Mark Hadfield: Felix
- Joanna Roth: Marie